Argitaletxeetako arduradunek nola erabili behar lituzketen sare sozialak

Iturria: Digital Book World


Gero eta gehiago dira sare sozialak erabiltzen ari diren argitaletxeetako arduradunak, eta gero eta gehiago dira haietatik Twitter-en edo blogetan zer esan zaintzen dutenak.
Sare sozialak erabili nahi dituzten argitaletxeetako profesionalek zenbait erregela sinple jarraitu behar lituzkete:


1. Errespetatu zure enpresaren komunikazio-politika


Kontsultatu horretarako zure enpresaren giza baliabideen sailari ea enpresak zehaztua duen sare sozialak erabiltzeko politikarik. Nolanahi ere, ez ezazu esan sarean, jendaurreko aurkezpen batean esango ez zenukeena.
Badira begien bistako erregela batzuk edozein enpresatan errespetatu beharrekoak, hala nola ez zabaltzea enpresaren barrukotzat hartzen diren informazioak, salmenten eta emaitzen datuak, eta horrelakoak.


2. Adieraz ezazu argi eta garbi zure iritziak ez datozela nahitanahiez bat enpresaren iritziekin, zeure iritziak direla eta ez besterik.


3. Kontuan izan sare sozialak erabiltzea oso erraza dela, baina sare sozialetan behar bezala komunikatzen ikasi egin behar dela.


4. Sare sozialak ez erabil  zirikatzeko edo erasotzeko
Norbaitek enpresaren produktu edo zerbitzu batez iritzi txar bat azaltzen badu, ez erantzun Twitter-en. Esaten duzuna esaten duzula, zure aurka erabiliko dute.


5. Iritziak errespetuz azaltzea ona da

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak