Thema: liburuen gaien katalogazio-sistema berria

Liburuaren industriako ordezkariek PanThema (edo laburturik Thema) izena izango duen liburuen gaiak sailkatzeko nazioarteko estandar berri bat sortzea adostu dute.
 

Egitasmo horren asmoa da Espainiak urtearen hasieran onartu zuen IBICO sistemari jarraipena ematea. IBICO sistemaren jabeak diren Book Industry Communication-ek (BIC) eta Nielsen Book-ek beren eskubideak laga dituzte etorkizuneko Thema estandarraren oinarri gisa erabil dadin.
 

Hasieran estandar berria lehendik dauden beste sistema batzuekin batera (BIC, BISAC, CLIL …) erabiliko da, baina helburua da etorkizun hurbilean liburuen nazioarteko merkaturako gaien katalogazio-estandar bakarra izatea.

Themak herrialdeen mugez haraindi edukiak saltzea erraztuko du eta aldi berean aski malgua izango da merkatu bakoitzak bere berezitasun kulturala manten dezan.

Egitasmoa Frankfurteko azken azokan aurkeztu zuten eta 15 herrialdek eman diote onespena: Alemaniak, Australiak, Austriak, Kanadak, Danimarkak, Espainiak, AEBk, Frantziak, Talde Pan Árabiarrak, Herbehereak, Italiak, Norvegiak, Hegoafrikak, Suitzak, Suediak eta Erresuma Batuak.

Lantaldeak Themaren zirriborroa 2013ko apirilean entregatzea aurreikusten du.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak