Afixatze digitala laburki

Zer da fixatze digitala?


Salmenta-puntuan eta jendea dabilen lekuetan eduki digital eta interaktiboak komunikatzeko kanala, IP sareetara konektaturiko gailuen bitartez, hala nola pantaila, proiektore, totem edo ukimen-panelen bitartez.
Salmenta-puntuak nahiz igorgailuak kudea daitezke bakoitza bere aldetik nahiz taldeka.




Non eta zertako erabiltzen da?

Dendetan, banketxeetan, publikoa artatzen duten bulegoetan, botiketan, supermerkatuetan, geltokietan, aireportuetan, kalean, etab., komunikazio korporatiborako eta ustiapen komertzialerako.


Afitxatze digitala aireportu batean


Zer helbururekin?

Marka lantzea, bezeroak fidelizatzea, erabiltzailearen esperientzia hobetzea, komunikazioa segmentatzea, produktuari buruzko informazio zabala ematea, salmentak areagotzea.

Zein dira sistema hauen abantailak?

Malgutasuna, helburuko publikora mezuak hobeto bideratzea, mezuak denbora errealean aldatzea, erabiltzaileen esperientzia eta markarekiko atxikimendua handitzea, interaktibotasuna.

Zer formatutako edukiak erabiltzen dira?

MPEG-1,2 eta 4, JPEG, Flash eta HTML5

Zein dira afixatze digitalaren merkatuan diharduten eragileak?

Hardware- eta software-saltzaileak, eduki-hornitzaileak, telekomunikazio-konpainiak, tresneria instalatu eta mantentzeaz arduratzen direnak, sistemak integratzen dituztenak eta aholkularitzetakoak, publizitate-agentziak, entzuleria neurtzen dutenak eta kontu-ikuskatzaileak.



Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak