Helpouts, Googleren urruneko ikaskuntzarako zerbitzua

Googlek aurkeztu berria du Helpouts, beren ezagutzak beste batzuekin partekatu nahi dituzten profesionalei edo adituei zuzenduriko bideodeien bidez ikasteko eta kontsultatzeko zerbitzu berria. "Irakasle" horiek eskain dezakete beren zerbitzua dirua irabazteko asmoz nahiz dohainik. Oraindik ez dago publiko zabalarentzat jarrita eta gonbit bidez soilik egin daiteke erabiltzaile. Beren ezagutzak eskaini nahi dituzten pertsonek adituak diren arloetan eman behar dute izena eta adierazi behar dute zer ordu-tartetan egon daitezkeen prest erantzuteko. Bai zerbitzua emateagatik kobratu nahi duten aholulariek eta baita ikasleek ere Google Wallet ordainketa-sisteman kontu bat ireki behar dute, hori soilik izango baita ordainketa-kobraketak egiteko modua. Helpouts erabiltzeko Google+-en ere izan beharko da kontua. Googlek %20ko komisioa kobratuko du.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak