eBookdirect ebookak liburu-dendetan erosteko txartelak

eBookdirect plataforma frantsesak bezeroei aukera ematen die ebookak liburu-dendetan erosteko. eBookdirect kanal anitzeko Actissia banaketa-taldeak eskaintzen duen zerbitzu bat da. 

Ebookak deskargatu ahal izateko, aldez aurretik eBookdirect txartel bat erosi behar da. Txartel horretan sarbide-kode bat dago. Txartel hori duenak www.ebookdirect.fr webgunean sartu behar du, gero sarbide-kodea sartu aukeratzen duen tituluaren ondoan eta « télécharger » sakatu ebooka deskargatzeko.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak