Frantzian hezkuntza digitalaren aldeko apustu handi bat egitekoak dira 2014an

Berrogeita bi erakunde batu dira «Education numérique 2014» taldean. Helburua da sinergiak lortzea eta hezkuntza digitala nazio mailako helburutzat hartzea 2014an. Erakunde publiko eta pribatuak dituen taldeak uste du badela garaia ikaskuntza digitala eskolan eta eskolatik kanpo helburutzat hartzeko.

2014an kanpaina handi bat abian jartzeko, hainbat proposamen egin dituzte; zehazki hauek: 


  • Enpresariak digitalaz sentsibilizatzeko ekintzak abian jartzea.
  • Sarean eskuragarri izango diren dohainikako edukien lankidetza bidezko plataforma bat sortzea.
  • 6-12 urteko haurrentzako hezkuntza-modulu digitalak sortzea
  • Frantziako telebistekin partaidetzan formatu laburrak sortzea eta zabaltzea

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?