Financial Times-en estrategia albisteak sarean argitaratzeko

Lionel Barber-ek, Financial Times periodikoaren editoreak, txosten bat egin du albisteak digitalean argitaratzeko hurrengo urratsak proposatuz. Hark dioenez, Financial Times berriak eredu berria behar du gaur eguneko gustu eta ohiturei erantzuteko. Hona hemen egiten dituen proposamenak:
  1. 1970eko hamarkadako lan egiteko modua; alegia, gauan zehar ondoz ondoko aldaketak eginez hainbat edizio ekoiztekoa, hilda dago. Etorkizunean, paperezko produktua webekotik eratorria izango da, eta ez alderantziz. Financial Times berria papererako lan egingo duen talde txiki batek eta weberako egunez lan egingo duen talde integratu batek ekoitziko dute.
  2. Edizio bakar horren egiturak ekarriko du iluntzean ahalik eta aldaketa gutxiena egitea, baina malgutasuna izaten jarraitu beharko du, Erresuma Batuko edizio berezi bat ateratzeko, Erresuma Batuko albisteen orriekin. Ahaleginik handiena datu eta grafiko ugari izango dituzten orrietan egin beharko da.
  3. Albisteen editoreek aldatu egin beharko dute beren lana albisteak biltze hutsetik balio erantsia duten albisteak lantzera, ikerketa-kazetaritza sinesgarria egiten jarraituz. Albisteen editoreek aldez aurretik ondo planifikatu eta lanak taxuz banatu beharko dituzte, papera eta sarea kontuan izanda. Horrek mentalitate-aldaketa eskatuko die editoreei eta erreportariei, baina ezinbestekoa izango da hori, aro digitalean aurrera egiteko.
Financial Timesek aldatua du negozio-eredua, arrakastaz, edukiengatik kobratuz eta harpidetza-negozio globala eraikiz. Iaz sareko harpidedunen kopurua handiagoa izan zen paperezkoaren salmentak baino. Gaur egun saltzen dituzten paperezko aleen kopurua baino 100.000 harpidedun gehiago dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?