Posts

Marketina irakurleei zuzentzeak esan nahi du irakurleek nola pentsatzen duten ulertzea.

Iturria: Digital Book World   Egilea: Rob Eagar Irakurketa digitalaren igoerak eta liburu-denda fisikoen jaitsierak liburuen salmenta birpentsatzea eskatzen diete argitaletxeei. Liburuak banatzaileei saltzea ezin da izan gehiago helburu nagusia , milioika pertsona ez baitira jada liburu-dendetara joaten liburuak aurkitu eta erostera. Digitaleranzko eraldaketak esan nahi du argitaletxeek marketina kontsumitzailearengana zuzenean gehiago bideratu behar dutela. Edo, bestela esateko, sustapena irakurlearengana zuzenean bideratzea banatzaileei zuzenean bideratzea bezain garrantzitsua dela. Kontsultatu ditudan argitaletxe askori aldaketa hori uste zuten baino zailagoa ari zaie gertatzen. Nola iristen zarete irakurleengana, hamarkadatan arreta nagusia banatzaileengan jarri ondoren? Nola erakartzen eta eraikitzen dituzue irakurle-erkidego handiak, hutsetik abiaturik? Erantzuna sare sozialetan edo liburuak merkeago saltzean aurkitzen da. Marketina irakurleei zuzentzeak esan nahi du ir...

Amaraunean norberak argitaratzearen on-gaitzak

Iturria: New York Times Egilea: Alan Finder Aspaldi ez dela, ohiko argitaletxeek ezezkoa emandako idazle batek aukera bakarra zuen: bere kontura inprimatu eta zabaltzea. 5.000 edo 10.000 dolarrengatik eta agian gehiago ordainduz, lor zezakeen bere eskuizkribua argitaratzea, hainbat ale berak erostea onartuz gero, sarritan milaka batzuk edo gehiago. Horiek guztiak garajean bukatu ohi zuten. Teknologia Digitalak aldatu egin du hori guztia. Ohiko argitaletxeengandik ezezkoa jaso duen idazle batek — edo haiekin lan egin nahi ez duen batek — orain hainbat aukera ditu. Horien artean eskuizkribua ebook moduan bere kontura argitaratzea, eskatu ahala inprimatzen duten konta ezin ahala konpainiaren bidez bere kontura argitaratzea, ale bat saltzen den bakoitzean tapa biguneko edo gogorreko liburu bat inprimatuz eta  norberak argitaratzen laguntzen duten konpainiei  zerbitzu-multzo bat erosiz. “Mendebalde Basatia da gauza askotan — berritzaileek gauza aipagarriak egin ditzaket...

Nobedadeak ez diren tituluen salmentak behera doaz paperean eta gora digitalean

AEBn behintzat joera hori garbia da. Nielsen BookScan-ek eskainitako datuen arabera, nobedadeak ez diren fikziozko tituluen paperezko aleak %30 gutxiago saldu dira uztailaren 22an amaitu den aldian 2011ko aldi berean baino, eta fikziozkoak ez direnak, berriz, %13 gutxiago.  Fikziozkoak ez diren nobedadeen salmentak %10 jaitsi dira aldi horretan, baina nobedadeak oro har %2 gehiago saldu dira. Borders katea itxi izanak eta beste denda batzuetan apalen espazioa murriztu izanak jaitsarazi ditu fondoko tituluen paperezko bertsioen salmentak, eta galera hori ez du konpentsatu Interneteko denden bidez mota horretako tituluak paperean gehiago saltzeak. Izan ere, irakurleak gaur egun milioika titulu ditu eskuragarri sarean eta titulu bakoitzaren ikusgaitasuna izugarri jaitsi da. Fondoko tituluen bertsio digitalen salmentak, aldiz, gora doaz. Bowker Market Research-ek dioenez, 2011ko laugarren hiruhilekoan, Borders itxi ondoren, e-booken salmentak aletan literatura klasikoaren segment...

RAEren hiztegia Interneten eskuragarri mugikorretarako

RAEren Diccionario de la Lengua espaƱola , tresna mugikorretatik kontsulta daiteke. Espainieraren Akademiak aplikazio bat kaleratu berria du telefono aurreratuetarako. Aplikazio hori Grupo Planeta k, hiztegia argitaratzen duen editorialak, garatu du.  Aplikazioa doan jaits daiteke eta hiztegiaren sarrera guztiak dauzka. Appleren iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak daude oraingoz, baina RAEk aditzera eman du laster beste bertsio batzuk ere kaleratuko dituela.  Erabilera errazekoa da aplikazioa. Bilaketa-lauki batean hitza sartzen denean, aplikazioak Akademiaren hiztegian hitz horrek dituen adiera guztiak kargatzen ditu. Erabiltzaileak aukera du bilaketa-parametroak aldatzeko, lemen, formen edo beste ezaugarri batzuen araberakoa izan dadin bilaketa. iOSerako bertsioa Androiderako bertsioa

Amazonek eskaria egiten den egun berean entregatuko ditu liburuak etxean AEBn

Image
Orain arte Amazonek zerga txikienak ordaintzen ziren estatuetan ipintzen zituen AEBn bere logistika-zentroak. Bezeroek paketeak biltegi horietatik eskaria egiten zuten biharamunean jasotzen zituzten. Orain, arautegi fiskala aldatu dutenez, ez du horrelako abantailarik bilatuko eta biltegiak hiri-inguru askotan jarriko ditu, eskariak egiten diren egun berean  entregak  egiteko. Dagoeneko inbertsio handiak eginak zituen biharamunean entregak egiteko. Horrekin lehiakide asko jokoz kanpo utziak zituen, baina orain nagusitasuna areagotu egingo du. Bezeroek etxean ez ezik, "kutxazain" moduko batzuetan ere jaso ahal izango dituzte liburuak. Alboko argazkian ikus daiteke kutxazain horietako bat.

Collins argitaletxeak erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegian

Collins-ek, 1819tik hiztegiak argitaratzen diharduen argitaletxeak, erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegiaren hurrengo edizioan. Hitz berriak hiztegian sartzea, orain arte itxia izan den prozesua, ireki egingo dute ingelesez hitz egiten duen edonorentzat.  Edonork proposa ditzake hiztegian sartzekoak liratekeela uste duen hitzak, Collinsen webgunea ren bitartez. Proposamen horietako batzuk hiztegian sartuko dituzte, erabilera-maiztasuna, iturri-kopurua,iraupena eta beste irizpide batzuk kontuan izanda.  Horretarako datuak 4.500 milioi testu-hitzeko Collins Corpusak eskainiko dizkie. Corpus horrek hainbat iturritatik jasotzen ditu hitzak, hala nola egunkarietatik, irratietatik eta hedabide sozialetatik. Collins-ek dagoeneko identifikatuak ditu hiztegiko sarrera izateko hautagaiak liratekeen hitz batzuk, adibidez: creeping, cray, legbomb, yolo, mantyhose, superphone, sweatworking, Tebowing, tweeps eta twitlit . Collins-en editoreek erabiltzaileen iradok...

Publication Standards Project egitasmoa: manifestu bat ebooken arloko estandarizazioaren alde

Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak.  Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe  sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik.  Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena .  ...