Posts

eOsasunaren interoperabilitatea Europar Batasunean

eOsasuna (ingelesez e Health) terminoak prozesu eta komunikazio elektronikoek lagunduriko osasun-zerbitzuak adierazten ditu.  Hainbat motatako zerbitzuak sartzen dira eOsasuna kontzeptuaren pean: Osasun-historia digitalak: pazienteen datuak osasun-arloko profesionalen artean komunikatzeko. ePreskripzioa: preskripzio-aukerak eskuratzeko, pazienteei preskripzioak inprimatzeko eta batzuetan preskripzioak medikuengandik farmazialariengana elektronikoki transmititzeko.  Telemedikuntza: urrundik pazienteei tratamendu fisikoak edo psikologikoak emateko, pazienteen funtzioak telemonitorizatzea barne. Kontsumitzaileentzako osasun-informatika, hau da pertsona osasuntsuek nahiz pazienteek medikuntza-gaiei buruzko baliabide digitalak erabiltzeko sistemak.  Osasunari buruzko jakintzaren kudeaketa: adibidez, azken medikuntza-aldizkarien berri emateko, praktika hoberenetarako gidak eskaintzeko edo epidemien jarraipena egiteko. Osasun-zerbitzuetako talde birtualak, hau da, ekip...

Bidai gidak zertan diren

Iturria: Pandodaily   Garai batean, Internetik eta GPSrik ez zegoenean gai ginen mundu osoan zehar bidaiatzeko. Ordainketak dirutan edo bidai txeketan egiten genituen, kreditu-txartelik ez genuenez. Aldean bidai gidak eta paperezko mapak eramaten genituen, orientaturik eta informaturik ibiltzeko. Azken 25 urte honetan, ordea, gauzak asko aldatu dira, baliabide berriei esker. Besteak beste, orain Interneti esker ez dugu bidai gidetan askotan zaharkiturik egoten zen informazioaren beharrik. GPSak eta Google Mapsek telefono aurreratuetan eta tabletetan funtzionatzen dute, hotelen eskaintza bereziak eguneraturik ezagutzen ditugu eta baita beste bidaiari askoren haiei buruzko gomendioak ere. Aldaketa hori bidaiariontzat onuragarria izan den bezala, buruhauste-iturri da bidai gidak argitaratzen dituzten editorialentzat. Editorial horietako garrantzitsuenetakoa izan den Lonely Planetentzat ere ez dira garai onak etorri. Digitalizazioaren eraginez enplegatuen %20 kaleratu behar izan d...

Suedian abian jarri dute periodikoak eta argazkiak eskatu ahala inprimatzeko sistema bat

Image
Iturria: http://www.springwise.com/ Eskatu ahala inprimatzeko zerbitzuak izan dira orain baino lehen, baina ia liburutegietan, unibertsitateetan eta argitaletxe batzuetan bakarrik. Orain dela gutxi, Stockholm-en,  Meganews enpresa suediarrak  minutu gutxitan  couché  paperezko aldizkariak kalitate handiz inprimatzeko  zerbitzua jarri du. Bertatik pasatzen direnek aukera dute hainbat aldizkari ezagun kreditu txartelaz ordaindu eta pare bat minutuan inprimaturik jasotzeko.  Horretarako Ricoh enpresa japoniarraren teknologia erabili dute. Makinak amaraunera konektaturik daudenez, zenbaki berriak prest dauden bezain laster eskuragarri dituzte erabiltzaileek.  Argitaletxeek aurrezki handiak egiten dituzte inprimategiko gastuetan, banaketan eta itzulketetan. Gainera ingurumena ere irabazten irteten da, ez delako paperik eta tintarik alferrik galtzen, eta birziklatzerik ez delako behar.  Ondoko orriko bideoan azaltzen dira zehatz-mehatz zer...

Zer aldaketa eragin dio Amazonek argitalpen-industriari?

Iturria: Business Journal   2007an Amazonen Kindlea sortu zenez geroztik hona asko aldatu da askoren liburuak erosteko eta irakurtzeko era. Kindlea aldaketaren eragile izan dela ez dago ukatzerik baina ez da hori bakarrik Amazonek eragindako aldaketaren erantzule bakarra. Enpresa horrek autore-eskubideak hilero ordaintzen ditu eta ez, argitaletxe askok bezala, bi urtean behin. Horri esker autoreekn askoz lasterrago jakiten dute marketinaren ahaleginek zer nolako emaitzak dakarzkieten. Amazonek erraztu egin die autoreei argitaratzea zerbitzu automatizatuen bidez. Edizio- eta zuzenketa-zerbitzuak, liburuen marketinari buruzko ikasgaiak eta liburuak paperean nahiz euskarri digitalean kaleratzeko bideak ere eskaintzen dizkie. Amazonek argitalpen-industrian eskarmentu handia duten profesionalak kontratatu ditu, idazleekin harreman estuagoal izateko. Ohiko argitaletxeek gutxietsi izan dituzten generoak, hala nola istorio laburrak, saiakerak eta kazetaritza-lan luzeak, argitaratzeko auk...

Liburuen etorkizuna liburu-dendetan

Egilea:Mike Shatzkin  Liburuen etorkizuna liburu-dendetan ez da era bakarrekoa denentzat, askotarikoa baizik. Liburu-dendak iraungo duten neurrian (eta haietan apalek hartuko duten lekua ezinbestean gero eta txikiagoa izango den arren, iraungo dute), liburu-dendak gero eta gehiago irakurtzeko liburuenak izango dira eta gutxiago erabiltzeko liburuenak. Barnes & Nobleren azken txostenaren berri on bat zen beren dendak oraindik irabazten ari direla. Ez dakigu duten marjinaren zer parte datorkien liburuetatik eta zenbat NOOKetik edo jostailuetatik eta jokoetatik, baina benetan berri ona da argitaletxeen salmententzat eta ikusgaitasunarentzat hain garrantzitsuak diren dendak oraindik itxuraz osasuntsu mantentzea. Zoritxarrez, ezustekoa litzateke gauzak horrela luzaro jarraitzea. Internetera migratzen ari diren liburu-salmenten ehunekoak hazten jarraitzen du. Amazonek saltzen dituen paperezko liburuen salmentak igotzen jarraitzen dute (astiroago, jakina, baina beste guztienak b...

HideOut: Disney-ren errealitate areagotuko teknologia

Iturria: Disney Objektu materialekin eta gainazalekin interakzioan jardutea ahalbidetzen duen sistema bat da HideOut, projektore mugigarri batean oinarritua. HideOuten projektoreak atxikia duen kamera bat erabiltzen du, uhin infragorriak xurgatzen duen tinta batez egindako marka ezkutuak detektatzeko. Hainbat motatako aplikazioak gara daitezke sistema honetan oinarrituak: istorio interaktiboak, jokoak, etab. Liburu interaktibo batek, adibidez, orrialdeen leku jakinetan uhin infragorriak xurgatzen dituen tintaz eginiko markak izango ditu. Marka horiek ez dituzte ikusten gure begiek. Marka horien gainean, ordea, inprima daiteke tinta arrunta erabiliz, eta horrela ikusgai ditugun gauzek izan ditzakete sistemak atzemango dituen markak. Kamerak marka horiek atzematen dituenean proiektoreak irudiak proiektatzen ditu orrialdearen edo gainazalaren gainean. Ikus bideoa hemen .

Eleaniztasuna eta enpresa : 2013-11-8an Nantesko Unibertsitatean

Eleaniztasunaren gaia enpresetan gaur egun bizi-bizirik planteatzen da, 1980ko hamarkadan planteatzen zen "dena ingelesez" aukeraren ordez. Kapitalismo berantak gaur egun dituen aldaketek gero eta zeregin garrantzitsuagoa ezartzen diote eleaniztasunari ekonomia globalizatuan, botere ekonomikoak munduan zehar sakabanatzeak hizkuntzen arteko harremanak birplanteatzea baitakar.  "Eleaniztasunean eta kultura-aniztasunean" gaitasuna izatearen ideia agertzeak eta gaitasun horien balioa lan-merkatuan handitzeak gogoeta egitera gonbidatzen dute, formazioaren ikuspegitik. Gero eta ikerlan gehiago ari dira agertzen frogatzen dutenak ingelesa ez dela nahikoa nazioarteko partaideen artean komunikazioa bermatzeko. 2006an, ELAN txostenak, 2008an Davignon txostenak osatu zuenak, haren emaitzak berretsiz, erakutsi du nahikoa den hizkuntza-sorta bat ez menderatzeak merkatuak galarazten dizkiela enpresei. Zenbait egitasmok, hala nola DYLAN 2006-2011 egitasmoak, Hizkuntzen dinamik...