Bideojokoetako kontzeptu batzuk, ikasmaterialetarako egokiak direnak

Jokoetako teknikak eta planteamenduak ikaskuntzan erabiltzeaz (ingelesez gamification deritzonaz) asko hitz egiten da gaur egun. Baina, zein dira ikasmaterialgintzan dihardutenek balia ditzaketen jokoetako oinarrizko elementuak? 


Hona hemen ezaugarri horietako batzuk:


Istorioa


Jokoek interesa eta motibazioa istorio baten bidez pizten dituzte. Istorio horrek giro bat sortzen du eta hor ekintza batzuk egin behar dira. Ohiko ikasmaterial askori ekintzarako giroa falta izaten zaie, hain zuzen. Istorio batek argumentua, pertsonaiak, bukaera, jokalekua jartzen ditu ikaskuntzan laguntzeko, zerbait ikastea erabilerara hurbiltzeko eta baita ere oroimenari laguntzeko ere.

Emaitzak
Jokoek berehala ematen diote erabiltzailari bere errendimenduaren berri.  Ikaskuntzan hori aplikatzen denean, ikasleari etengabeko ebaluazioa eskaintzen zaio. Bestalde, jakintza ebaluatu ordez jakintzaren aplikazioa ebaluatzen zaio. 

Saiatu-huts egin-saiatu prozesua


Azterketa bidezko ebaluazioak ez bezala, jokoetan erabiltzen denak, trebetasuna lortu arte saio asko egiteko aukera ematen du. Porrota ez da behin-betikoa.

Mailak

Ikasle bakoitzak bere mailan jokatzen du eta maila horretan arrakasta lortzen duenean hurrengora igaro daiteke. Batzuek erraz gaindituko dute maila bat eta beste batzuek hainbat saio beharko dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak