Jean Jaurès Fundazioaren saiakera berria: Langues et cultures régionales : en finir avec l’exception française

Frantzian bada Jean Jaurès izeneko fundazio bat, pentsamendu sozialistaren berrikuntza xedetzat duena, eta  2012an, hain zuzen, hogei urte beteko dituena. Erakunde horren jarduerarik garrantzitsuenetako bat hamabostean behin saiakera bat argitaratzea da. Saiakera horiek paperean argitaratu eta saltzen dira 6 €-an eta doan lor daitezke PDF formatuan.


Hemen aipatzen dugun saiakera hauxe da:



Langues et cultures régionales :
en finir avec l’exception française
Armand Jung
Jean-Jacques Urvoas
ISBN : 978-2-36244-035-9



Esan bezala, doan jaits daiteke helbide honetatik: http://goo.gl/fLi6c

Liburuak sarrera eta hiru kapitulu ditu. Sarreran esaten da Frantzia ez dela herrian sorturiko asmo batetik abiaturik eraiki, baizik eta Paris inguruan agintea zuten jauntxo batzuen gero eta lurralde gehiagoz jabetzeko gosetik. Estatua eratzeko modu horren ondorio izan da lurralde horietan zegoen kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aurkako politika.

Ideia horiek bi kapitulu hauetan zehar sakontzen dira:

Ezaxolakeriaren, mespretxuaren eta etsaitasunaren artean: bost mendeko diskriminazioa
 
Lehen kapitulu horretan honako gai hauek jorratzen dira: Estatuko elebakartasuneranzko ibilaldi luzea, jazarpen nabarmenen denbora, zirkintxo txiki bat legegintzan, ezkerra eta hizkuntza erregionalak, ondorio sakoneko giltzatze konstituzionala, Jospin gobernuaren ahalegin antzua, trikimailuzko errebisio instituzionala eta hitza jatea, hizkuntza erregionalak noraezean.


Bigarren kapituluaren izenburua hauxe da: Hizkuntza erregionalak erabileran, eta hor aztertzen diren gaiak irakaskuntza, hedabideak, kultura, zerbitzu publikoak eta justizia.

Hirugarren kapituluak duen izenburua Frantzia erruztatuen aulkian da eta aipatzen dituen gaiak: nazioarteko arau bat saihesturik edo ez ikusiarena eginik, "salbuespen frantses" bat ez ulertua eta estigmatizatua.

Liburu interesgarria Frantzian, une honetan bizi-bizi dabilen gai baten inguruan.



Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak