24Symbols bere zerbitzuak argitaletxeei eskaintzen hasi da

24Symbols enpresa espainiarrak, liburuen Spotify deitu izan zaionak, bi joera berri abian jartzea erabaki du. 24symbols-en HTML5 formatuko bertsio bat lantzen ibili dira tresna mugikorretarako, ordenagailuetarako web bertsioaren eta iPaderako aplikazioaren ondoren. HTML5en lehen bertsio bat kaleratu dute jada, baina gehiago hobetzekotan dira, funtzioak gehituz.


Bestalde, argitaletxe txiki eta ertainentzako zerbitzuak proposatzeko asmoa dute, haiek ere probetxua atera diezaieten azken sei hilabeteotan egin dituzten garapenei. Hodeian irakurketa-zerbitzuak irakurleei proposatu nahi dizkieten enpresei beren teknologia eskaintzen hasi dira. 


Hodeian irakurtzeko plataformak funtzionalitate sozialak ditu, hala nola partekatzea eta trukatzea, eta harpidetza bidezkoa da. Erabiltzaileak harpidetza egin dezakete, hainbat argitaletxetako katalogoa eskura izateko. 


Sistema hori bera beren bezeroei eskaini nahi dieten enpresek 24symbols-en zerbitzuak erabil ditzakete, baina kudeaketa aldetik autonomoak izango dira.


Oraingoz Espainiako eta Erresuma Batuko merkatuak dituzte begiz joak, baina ez dute baztertzen Frantziako, Italiako, Alemaniako edo Herbehereetako merkatuak lantzea ere.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak