Barnes&Noble liburu digitalen irakurleei buruzko datuak partekatzen hasiko da argitaletxeekin

AEBko Barnes & Noble liburu-denden kateak iragarri du argitaletxeekin lankidetza estuagoan lan egiteko asmoa duela, irakurleei buruzko informazio gehiago partekatuz, liburu digitalen komertzializazioa hobetzeko


Digital Book World konferentzian adierazi du hori ebook arloko Jim Hilt B&Nren presidenteordeaksektoreko 1.000 profesionalen aurrean. 


Hala zioen: « gure industriaren eraldaketa eta hazkunde lasterra, ebookaren arloan, ez dira gertatuko autoreek, saltzaileek eta argitaletxeek, erabiltzen dituzten datuei dagokienez, gardentasun handiagoz jokatzen ez duten bitartean. ».


Dirudienez, datu-partekatze hori gauzatzeko bidea EPUB 3 formatuko edukiak sortzeko metodoak erabiltzea da, adibidez Javascript kodea liburu digitaletan txertatuz, irakurleen ohiturak jarraitzeko.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak