Herbehereetan asko handitu dira ebooken salmentak

Iturriak: http://www.ereaders.nl
              http://web.cpnb.nl


Ebooken salmentak bikoiztu egin dira Herbehereetan 2011n 2010koekin alderatuta. Hala ere, oraindik liburu mota guztien salmenten % 1,6 egiten dute. Liburu digitalen salmentak, ostera % 4,6 jaitsi dira paperezko liburuen salmentak.

Herbehereetan liburu digital gehiena saltzen duen Interneteko denda Bol.com da. 2011n milioi bat ebook saldu ditu. 2012rako esperantza onak dituzte. 


Aurten Kobo sartu da Herbehereetan eta Amazon laster sartzekoa da. Guztira % 5era igo daitezke liburu digitalen salmentak salmenta guztiekiko. Egia esan, 2011n espero zuten ehuneko horretara iristea, baina ez dute lortu, besteak beste argitaletxeak oraindik uzkur samar agertzen direlako, tituluak euskarri horretan argitaratzeko orduan. Paperezko liburuaren kaltetan izango den igoera hori ez dago jakiterik, baina 2012. urtea ez da ondo hasi liburuaren industriarentzat, urtearen lehen astean % 14,6 jausi baitira salmentak. 

Herbeheretako ebooken merkatua, herrialde txikia izanagatik, Erresuma Batukoaren ondoren, Europako handiena da.

Comments

  1. Great site!Oso informativo zalantzarik gabe itzuli egingo naiz!

    Regards,

    http://top10boeken.net

    ReplyDelete

Post a Comment

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak