ebookak AEBko liburuaren merkatua eraldatzen ari dira

Iturria: Publishers Weekly 


AEBn 2011n kontsumitzaileek liburutan gastatu zuten diruaren %7 ebooketan gastatu zuten eta erosi zituzten liburuen %14 ebookak izan ziren, Bowker Market Research-en arabera. 2010ean ebooketan gastaturikoa %2 izan zen eta erositako aleak %4. Bistan da ebookak  paperezko liburuak baino eta batez ere azal gogorrekoak baino merkeagoak direla. Azal gogorreko liburuen salmentek 2009an salmenta guztien %46 ziren, 2010ean %42 eta 2011n %39. Azal biguneko liburuak tinko mantendu ziren 2009tik 2010era gastuaren %36rekin eta 2011n igoera txiki bat izan zuten %37raino, nahiz eta aletan proportzioa jaitsi.


Saltzen diren generoetan ere badute eragina ebookek. Adibidez polizia-eleberrietan 2010ean ebook formatuan saldu ziren aleak %6 izan ziren eta 2011n, aldiz, %24. Dirutan, ordea, %12tik %17ra bakarrik igo ziren. Polizia-eleberrien ondoren misteriozkoak izan ziren ebook formatuan igoera handiena izan zutenak: dirutan %5etik %14ra igo ziren.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?