Aldaketa digitalak norantz joko duen ez dakigularik, zein da estrategia egokia?

 The Bookseller blogean argitaraturiko artikulu bat dakart hona interesgarria delakoan

Epe laburrera pentsatu, aldaketa digitalean aurrean egoteko, esan dute argitaratzaileek.

Argitaletxeek saihestu egin behar lukete, argitalpen digitalei dagokienez, epe luzeko edozein estrategia, teknologia edo lankidetzari beren buruak lotzea, ezin dutelako zehazki aurreikus zein izango diren datozen bi urtetako garapenak, esan dute gaur Londresen izan den World eReading kongresuan.
Cliff Conneighton, Elastic Path Software enpresaren estrategia-buruak ohartarazi zien argitaletxeei, etorkizuneko egoera hain izango dela diferentea bost urtean, ezen ziklo laburrak eta moldaketa lasterrak guztiz garrantzitsuak baitira. "Esploratu negozio-aliantzak, baina ez hartu epe luzeko konpromisorik, ez ezkondu" aholkatu zuen. Argitaletxeek beren harreman komertzialetan zentzuz jokatu behar dutela esan zuen. "Merkatuak talka egiten ari dira, ez hurbiltzen. Zuen lehiakide berriak izan litezke gaur egun zuen lankidetzat edo kanaltzat hartzen dituzuenak" esan zuen.

Conneighton-ek, HarperCollins-en zuzendari nagusi Victoria Barnsley-ren eta Random House Group-eko Ian Hudson-en ondoren hitz egin zuen eta esan zuen aspaldi argitara emandako tituluak argitaratu berriak bezain emankorrak izan litezkeela ingurune berrian, testuinguru egokian eta prezio egokian aurkezten balitzaizkie kontsumitzaileei. Baina gehitu zuen, argitaletxeek neurtu eta aztertu behar luketela saio gisa egiten duten garapen oro, beren bezeroak desberdinak direlako gaur, duela bost urte zituztenen aldean.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak