Larousse argitaletxeak zenbait kontsulta-obra libreki eta doan erabiltzeko aukera eskaintzen du.

 Horien artean "Les journaux de l'année" bilduma. Ale bakoitza urte jakin bati dagokio eta urte horretan Le Monde egunkarian argitaraturiko artikulu hautatu batzuk dauzka. Bildumak 1966tik 2003 arteko tartea hartzen du.

Bilaketak gertakarien, artikuluen edo daten arabera egin daitezke. Jarrai daiteke, halaber, gai baten bilakaera, aldi horretan guztian zehar. Hainbat gai daude kontsultagai, hala nola: euroa, burtsa, automobila, kontsumoa, ekologia, ingurumena, etab.

Bederatzi espezialitate-hiztegi ere badira bertan :
Edizioak 2000. urtekoak dira, baina gertaera berri-berriak alde batera utziz gero, oso informazio erabilgarria eskaintzen dute. Horietan ere bilaketak artikuluen, gertakarien edo daten arabera egin daitezke eta kontsultak hiztegi jakin batean nahiz guztietan egin daitezke.

iPhone iPad, Android eta Samsung Bada tresnetarako doako aplikazioak ere jarri dituzte.

Webgunean erregistratzen denak abantaila hauek ditu:

  • Ekarpenak egin ditzake edukietan. Artikulu bakoitza sinaturik agertzen da eta egileak soilik edita dezake.
  • Gune pertsonal bat du, bere burua aurkezteko, alertak, mezuak eta ekarpenak kudeatzeko eta bere blogeranzko esteka bat jartzeko.
  • Komunitateko beste kideekin iritzi-, mezu- eta esteka-trukeak izan ditzake.
  • Larousse entziklopediako artikuluetan oinarritzeko eta edizio-munduko profesionalen edo eskarmentu handiko parte-hartzaileen aholkuak jasotzeko aukera du.



Comments

  1. On m'a donné des superbes coings , et la recette rapide que j'ai ne me satisfait pas ,je suis très preneuse !! merci par avance j'ais déjà traité un site comme ca http://le-couscous-marocain.blogspot.com/

    ReplyDelete

Post a Comment

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak