Neobooks, argitaletxe-eredu berri bat

Bada Alemanian argitaletxe-talde bat, Droemer-Knaur izenekoa, bere egoitza nagusia Munich-en duena . Zenbait argitaletxek osatzen duten talde hori ez da atzo goizekoa, XIX. mendearen erdialdean ditu bere errorik sakonenak. 2010ean bere taldeko argitaletxe berriena sortu zuen: Neobooks izeneko argitaletxe digitala.

Argitaletxe berri hori, bada autoediziorako plataforma bat, Luluren antzekoa, baina ez da hori bakarrik. Gainera, irakurleek eta argitaletxeko profesionalek autoedizioz argitaratzen diren tituluak ebaluatzen dituzte eta puntuaziorik onena ateratzen duten lehen hamar tituluei aukera ematen diete tapa biguneko formatuan edo e-book gisa argitaratzeko. Bestalde, autore horiek eta beste guztiek aukera dute irakurleei, beren obrak eskuratzeagatik,  kobratzeko eta Neobooks-ek berak salmenten % 30 beretzat hartzen ditu.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?