G8ko liderren jarrera jabego intelektualari dagokionez

2011ko maiatzaren 27an ateratako adierazpen batean, munduko liderrek esan dute jabego intelektuala funtsezkoa dela ekonomia digital globalaren aitzinamendurako, eta beharrezkoa dela nazioarte mailako lankidetza, hura babesteko.

Honela dio adierazpen horrek:

Jabego intelektuala babesteari dagokionez, bereziki copyright-aren, marka erregistratuen, merkataritzako sekretuen eta patenteen kasuan, aitortzen dugu beharrezkoak direla nazio mailako legeak eta betearaztea hobetzeko markoak. Hortaz, arlo digitalean gertatzen diren jabego intelektualaren eskubide-urratzeen aurkako ekintza eragingarriak, gaur egungo eta etorkizuneko urratzeen aurkako ekintzak barne,  bermatzeko dugun konpromisoa berresten ari gara. Aitortzen dugu jabego intelektualari buruzko arauak ezartzeak nazioarte mailan interes talde esanguratsuen arteko lankidetza egokia eskatzen duela, baita sektore pribatukoena ere.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?