Frantsesezko e-book argitaratzaileak batu egin dira "rentrée"ari begira


Irailaren 1etik azaroaren 15a bitartean, esan nahi baita "rentrée" literarioaren sasoian, edizio elektronikoen hogei bat argitaletxe eta banatzailek elkarrekin, webgune berean, aurkeztuko dituzte beren 100 bat nobedadeak. Paperean argitaratuko dituzten eleberri guztiek izango dute beren bertsio digitala ere.
Erabiltzaileek aukera izango dute titulu horiei buruzko informazio guztiak eta hainbat eduki eskuratzeko, hala nola egileekin egindako elkarrizketak. Aukera izango dute, halaber, beren kritikak webgunean argitaratzeko.
Lankidetza eta lehiaketa adostea erabaki dute, beraz, egitasmo honetan parte hartzen duten etxeek.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

bozak, bozkak, bozketak, botoak

Kale-neurketak eta kaleko neurketak