HarperCollins-ek eskatu ahalako inprimaketako programa bat jarri du abian


HarperCollins argitaletxeak iragarri du abian jarri duela "Comprehensive Backlist" [Katalogo Osoa] izeneko programa. Programa honi esker, edozein liburu-dendak, handienetik txikienera, HarperCollins-en katalogoko edozein obra sustatu eta saldu ahal izango du, dendako Espresso Book Machine (EBM) erabiliz. Liburu-dendek HarperCollins-en katalogoko tapa biguneko milaka titulu saldu ahal izango dituzte, ohiko inprimaketa eta eskatu ahalako inprimaketa konbinatuz. Horrela dendan dagoen stockaren balioa eta dendak duen lekua ez dira muga bat izango.

Hasieran, HarperCollins-ek Expresso Book Machine fabrikatzen duen On Demand Books-ekin lan egingo du, dendetan gaur egun ez dauden liburuak berehala banatu ahal izateko.


Botoi bat sakatze hutsaz liburuak inprimatzen, batzen eta mozten dira, inprimatuaren kalitatearekin, koloretako azalarekin, minutu gutxitan.

"Liburu digitalen salmentak hazten ari diren arren, liburu-dendak leku garrantzitsuak izaten jarraitzen dute, bezeroek liburu fisikoak erosteko. Egitasmo horren helburua liburu-denda lokalari bezeroentzako HarperCollinsen liburuen aukera zabalagoa ingurune fisiko batean eskaini ahal izatea da" esan zuen HarperCollinseneko presidenteak.


"Autoreak irabazten irteten dira; tituluak leku gehiagotan egongo dira eskuragarri eta horrek salmentak handitzen ditu eta egile-eskubide gehiago sortzen. Liburu-dendaren tamainaren arabera, gure katalogoko tituluen %25-%80 ez dira stockean izaten, leku faltagatik. Eskatu ahalako inprimaketaren teknologiak esan nahi du liburuak han izango direla kontsumitzailearentzat, liburu-denda txikia zein handia izan."


"Pozik gaude HarperCollins Espresso Book Machineren sarean sartzearekin" esan zuen On Demand Books enpresako buru exekutibo Dane Neller-ek. "Programan milaka titulu jarriz, HarperCollins argi eta garbi ari da agertzen liburu-dendei eta autoreei lagundu nahi diela eta irakurle gehiagorengana iritsi nahi duela. Sistema berria salmenta-kanal ahaltsua da argitaletxeentzat. Stockean tituluak ez izateagatik salmentak galtzea saihesten du eta marketin-plataforma berri bat sortzen du, liburu-denda fisikoekin partaidetzan jarduteko."
"Gure bezeroek eska dezaketen edozein liburu eskuragarri izateko gaitasuna funtsezkoa da erronkaz beteriko ingurune honetan egin behar denaz dugun bisiorako," esan zuen Harvard liburu-dendaren jabe Jeffrey Mayersohn-ek, "HarperCollinsen eta On Demand Books-en arteko lankidetzak bisio hori gauzatzetik asko hurbilago jartzen gaitu. Berri ona da hori nonahiko liburu-denda independenteentzat."

HarperCollins-en tapa biguneko liburuak, helduentzakoak eta haurrentzakoak, eskuragarri izango dira Espresso Book Machineetan azarotik aurrera. Zondervan eta HarperCollins Canada-ren tituluak datorren urtearen hasieran izango dira eskuragarri. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?