Hizkuntzaren prozesamendua erabil zitekeena baino gutxiago erabiltzen da erradiologian

Iturria: Diagnosticimaging



Hizkuntzaren prozesamenduak, ahotsa ezagutzeko softwarearen hurrengo belaunalditzat hartzen denak, erraztu egiten du erradiologia-txostenak laburbiltzea, haietan bilaketak egitea eta datuak aurkitzea. Baina berrikitan egindako ikerlan batek erakutsi du oraindik ere profesioanl askok ez dutela erabiltzen.
Duela 50 urte gutxi gorabehera, hizketa ezagutzeko softwarea hasi ziren erabiltzen osasun-arloan, eta hornitzaileek erradiologia-txostenen emaitzak grabatzeko erabiltzen zuten. Teknologia aldetik egindako hobekuntzek softwarea beste maila batera eraman dute hizkuntzaren prozesamenduarekin, eta orain oso garrantzitsua da kalitatea hobetzeko egiten diren ahaleginen ikuspegitik, esan zuen Brigham & Women´s Hospital-en lan egiten duen erradiologia-esparruko Ronylda Lacson ikertzaileak. Hizkuntzaren prozesamenduak ahotsez egindako kontakizunak hartu eta haiek egituratu eta bilaketak egiteko  prestatzen ditu.
“Hizkuntzaren prozesamenduak medikuei txostenetan bilaketa egokiak egitea bermatzen die” esan zuen  Lacson-ek. “Informazioa hain forma laburbilduan graba dezakete non pazienteen historiak ateratzen dituztenenan aztertzeko, datu esanguratsuen ikuspegi guztiz zehatza izan baitezakete.”
Journal of the American College of Radiology aldizkariaren iraileko zenbakian argitaratu zuen lan batean, Lacson-ek eta bere lankideek hizkuntzaren prozesamenduaren hiru erabilera nagusi identifikatu zituzten. Sofwareak atera ditzake irizpide jakinen araberako grabazioak, emaitza eragingarrien bilaketan laguntzeko. Zenbait bertsiok datu jakinak zehaztea ahalbidetzen dute, hala nola irudi bakoitzeko aurkikuntzak, analisirako eta kalitate-hobekuntzetarako. Alabaina, hizkuntzaren prozesamenduaren erabilera baliagarriena epe luzera, zioen Lacson-ek, funtsezko edukia eta aurkikuntza kritikoak nabarmentzeko txosten laburrak egin ahal izatea da. Beste erradiologo batzuek azter ditzakete laburpen horiek, beren etorkizuneko dokumentazioa hobetzeko.
Lacson-ek esan zuen teknologia ez dela erabiltzen erabil litekeen guztia, baina bere lanak ez ditu aipatzen erabilera-portzentaiak irudigintzaren sektorean. Lacson-en ikerlanaren arabera, badira oztopoak hizkuntzaren prozesamendua modu eraginkorrean inplementatzeko, eta berrikitan Diagnostic Imagin-en irakurleen artean egindako inkesta ez-zientifiko batek erakutsi du, industria gisa, erabiltzen dutenak eta gustatzen zaienak bereiztea ekarri dutela zailtasun horiek.
Erantzuleak guztira 145 izan ziren. Horietatik erdiak gutxi gorabehera pozik zeuden ahotsa ezagutzeko softwarearekin. Baina ia  % 30i ez zitzaion gustatzen. 
Behaztopa horiek informazio-faltak eraginak dira, zioen Columbia Unibertsitatean informatika biomedikoko irakasle den  George Hripcsak, doktoreak. Bere karreraren parte handi batean, Hripcsak-ek hizkuntzaren prozesamenduak ikerketa klinikoan eta pazienteen segurtasunaren aldeko ahaleginetan nola lagundu dezakeen ikertu du, eta esan zuen erronka asko gainditu behar direla inplementazioa hedatzeko.
“Erradiologo askok ez dakite zer programa dauden edo zer egin dezaketen haiekin” esan zuen. “Hori bakarrik ez, gainera erradiologiaren merkatua txikia ere bada. Ez du erakartzen hizkuntzaren prozesamenduko sistemak saldu nahi dituzten enpresen interes handirik."
Gainera, Lacson-ek azpimarratu zuen hizkuntza-prozesamenduko teknologiak eskatzen duen ikaskuntza-kurba pikoa eta softwarearen erabilgarritasuna neurtzeko estandarren falta direla gainditu beharreko oztopoak.

Eragozpen eta guzti, Hripcsak-ek esan zuen, hizkuntzaren prozesamenduak aukera asko eskaintzen dituela medikuntzako formazioa eta pazienteen segurtasuna hobetzeko. Hizkuntza-prozesamendua erabil daiteke pazienteen datu-baseetan aurkikuntza jakin erkideak dituzten fitxa-taldeak bilatzeko, esan zuen. Irakasteko taktika horrek egoiliarrak antzeko ezaugarriak dituzten kasu askoren aurrean jartzen ditu eta haiei aukera ematen die beren diagnostikorako gaitasunak praktikatzeko.
Hizkuntza-prozesamenduko zenbait bertsiok lagundu diezaiekete hornitzaileei talde gisa lan egiten, oharkabean pasatu diren aurkikuntza susmagarriak dituzten adibideak harrapatzeko. Kasu horietan, hizkuntzaren prozesamenduak argi gorri bat pizten digu baldin eta esplorazio erradiologiko batean identifikatu eta pazientearen fitxan erregistratu den edozein asaldura ez bada azkeneraino aztertu.
Pazienteei beren historia klinikoa berehala eskuratzeko aukera ematen dieten osasun-portaleen aroan, hizkuntza -prozesamendua itzulpen-tresna bat izan daiteke, formazio medikorik ez duten pertsonentzat, esan zuen Hripcsak-ek. 
“Pertsona askok oso osasun-kultura eskasa dute” esan zuen. “Eta, garrantzitsua da haiek ulertzea beren erresonantzia magnetikoari edo eskanerrari buruz erradiologoak esaten duena. Hizkuntza-prozesamenduak erradiologoaren txostena hizkera ulerterrazean jar dezake.”

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?