XXI. mendeko abentura literario bat

Irailaren 1az geroztik Frantziako liburu-dendetan 32 orrialdeko liburuxka bat dago salgai, Tim Dedopulos izengoitia duen egile batena eta izenburua La chasse au trésor sur Google Earth duena. Ez da liburu mardula, baina bai berritzailea. Irakurleei Lurraren txoko ezkuturen batean gorderik dagoen piraten benetako altxor bat Google Earth-en bilatzea proposatzen die.




Altxorra non dagoen jakin ahal izateko, 14 enigma argitu behar dira. Leku horren koordenatuak zein diren jakitea lortu duela uste duenak Google Earthera jo beharko du, asmatu duen egiaztatzera.


Bilaketan saiatzen direnei egileak aldian behin zantzuak eskainiko dizkie Facebook eta Twitter bidez eta baita The Telegraph periodikoaren bidez ere.


Altxorra aurkitzen duen lehenak 50.000 €-ko saria irabaziko du. 2012ko apirilaren 30ean amaituko da parte hartu ahal izateko epea.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?