Frantziako senatuak merkatuan eskuragarri ez dauden tituluen digitalizazioari buruzko lege-proiektua onartu du

Lege-proiektu horren helburua XX.mendean copyright pean argitaratu ziren eta gaur egun merkatuan eskuragarri ez dauden tituluak digitalizatzea ahalbidetuko lukeen lege bat aurrera ateratzea litzateke. 


Titulu horiek dagoeneko ez dituzte berrargitaratzen garai batean kaleratu zituzten editorilalek eta ez daude eskuragarri ohiko zirkuitu komertzialetan.  Frantzian 500.000 eta 800.000 bitartekoa izan liteke egoera hori duten tituluen kopurua. 


Lan horiek digitalizatuko balira, eskaintza zabaldu egingo litzateke irakurleentzat, eta liburuek bigarren bizitza komertzial bat izan lezakete. Hori, ordea, ezinezkoa da gaur egungo legediaren arabera, ez dagoelako garbi obra horien bertsio digitalaren jabegoa norena litzatekeen. Izan ere, editorialek formatu digitalari buruzko zehaztasunik ez dute ipini izan kontratuetan oraintsu arte. Horregatik, lan horien eskubide digitalak egileek alde batetik eta argitaletxeek bestetik beretzat eskatzen dituzte.


Titulu bat eskuragarri noiz ez dagoen ere eztabaidagai da. Batetik titulu agortuak daude. Kasu horretan egileak eskubide guztiak bereganatzen ditu. Bestetik, eskuragarri ez dauden tituluen artean titulu zurtzak daude, eskubideen jabe ezagunik ez dutenak. Azkenik, kontuan izan behar da egileek eskubide ekonomikoak ez dituztenean ere, badituztela eskubide moralak, eta, horien arabera, egileak ez badu bere lana euskarri digitalean ateratzerik nahi, ezin izango dela digitalizaturik atera.


Aurkeztu zen lege-proiektuak tituluen ustiapenaren kudeaketa kolektibo bat abian jartzea proposatzen du, hau da egileen eta editoreen ordezkariek osaturiko sozietate parekide bat. Sozietate horrek ustiatzea bere esku izango luke, baina ez egile-eskubideak. 


Egoera horretan zer titulu dauden zehazteko, erregistro bat egin dute. Lan horien egileek eta editoreek sei hilabete izango lituzkete  kudeaketa kolektiboaren ereduari uko egiteko. Egileak errefusa lezake kudeaketa kolektiboa, eta bere kontura ustiatu obra edo argitaletxearekin negoziatu. Editorialak, berriz, kudeaketa kolektiboaren formula erabili nahi badu, autorearekin negoziatu behar du. Inork ez balu ezer esango, kudeaketa kolektiboaz arduratuko litzatekeen sozietateak jatorrizko editoreari ustiapena egitea proposatuko lioke. Eskubideen jabeak ezezagunak baldin balira, kudeaketa-sozietateak kudeaketa kolektiboa egiteko eskubidea bereganatuko luke.
Autoreak edo eskubidedunak titulua agorturik dagoela ohartaraziko balu, eskubideak osorik eskuratuko lituzke.


Senatuak onartu du lege-proiektua, orain ikusi behar zer dioen parlamnetuak.

Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak