Zergatik itzali behar dira telefonoak, irakurgailuak, etab., hegazkinak aireratzerakoan eta lurreratzerakoan?
Arrazoi bat baino gehiago dago horretarako:
- Pizturik dagoen telefono batek hegazkinaren elektronikan interferentziak eragiteak oso probabilitate txikia du, baina gerta liteke.
- Magaleko ordenagailuak, tabletak eta horrelakoak ez eskuetan izateko arrazoia beste bat da: balaztatze bortitz batean jaurtigai arriskutsuak bihurtuko liratekeela.
- Ez da komeni bidaiariek, entzungailuak belarrietan dituztelako, tripulazioak egiten dizkien oharrak ez entzutea.
Comments
Post a Comment