QR kode bidezko kanpaina arrakastatsuak egiteko zenbait aholku

1. Publikoari azalpen bat eman behar zaio QR kodeak zer diren, nola erabiltzen diren eta haien bidez zer lor dezakeen jakin dezan.


2. QR kode-formaturik hedatuena eta ezagunena erabili. QR kodeak sortzeko aplikazio guztiak ez dira berdinak. Bat gomendatzekotan hauxe gomendatuko nuke: http://www.sparqcode.com/static/maestro


3. Ez proposatu QRak eskaneatzeko edozein aplikazio. Asko arriskutsuak dira. Eskaneatzen duen QR kodeak bidera dezake erabiltzailea software gaiztoa daukan URL batera. Esate baterako, gerta daiteke URL horrek troiar bat sartzea eta telefonoa kostua duten SMS mezuak bidaltzen hastea. Eskaneatzeko aplikazio on batek segurua izan behar du. Adibide on bat hauxe da: http://www.i-nigma.com 


4. Garrantsitsua da tamaina. Gutxienez 5 x 5 cm izatea komeni da. 


5. URL bat baldin bada kodetzen dena, erabil URL laburtu bat. Esate baterako Googleren URL Shortener erabiliz lor daiteke URL laburtu bat, luze batetik abiatuta.

6. QR kodeak, irakurgarria izateko, inguruan marjina garbia izan behar du. 


7. Erabiltzaileak Internetera konektatzeko aukera duen lekuetan jarri QR kodeak. Wifi edo 3G estaldurarik ez dagoen lekuetan jartzea kaltetarako besterik ez da.

8. Eman erabiltzaileei QR kodeak erabiltzeko argibideak. Kodea eskaneatuz gero zer lortuko duen adierazi erabiltzaileari: "parte har ezazu disko baten zozketan", "ikus gure denden helbideak", etab. Kodea eskaneatzeko aplikazioa zer URLtatik jaits dezakeen esatea ere egokia izan daiteke.
 

9. Eduki interesgarriak eskaini. Bestela erabiltzailea zapuztea besterik ez duzu lortuko.


10. Erabili logoaren irudia kodearen barruan, erabiltzaileak konfiantza izan dezan. Horretarako, ikus hau: QR kodeak erabiltzeko gida



Comments

Popular posts from this blog

Euskaltzaindiaren Hiztegia. Euskara txukun erabiltzen laguntzen duen tresna.

Kale-neurketak eta kaleko neurketak

bozak, bozkak, bozketak, botoak