Mark Twainen eta Tolkienen argitaratzaileak behea jo du

Iturria: Business week 


Houghton Mifflin Harcourt Publishing Co-k., Mark Twain eta J.R.R. Tolkien-en argitaratzaieak, porrot-aitorpena egin behar izan du, bizirik iraun ahal izateko, 3.000 milioi dolarreko zorrari erantzun ezinda. 


Enpresa horrek, 2012ko urtarrilean, Amazonekin hitzarmen bat sinatu zuen. Era horretan, Amazonek liburu-dendetara iristeko modua zuen, paperezko argitaletxe batekin tratua eginda. 


Ekin zioten bada lankidetza horri, baina liburu-dendak uko egiten hasi ziren liburu inprimatu horiei, eta ez edozein liburu-dendak, baizik eta Barnes & Noblek, Books-A-Million-ek eta Indigo kate kanadatarrak, ezin zituztelako bertsio digitalak saldu. Kindleren formatua itxia denez, irakurleek Amazonetik soilik eros zitzaketen ebookak. 


Liburuen salmentak jaistearekin batera, Moody balorazio-agentziak kalifikazioa jaitsi zion Houghton Mifflin-i. Badirudi, Amazonekin akordioa sinatzea salbaziorako azken abagune gisa erabili zuela argitaletxeak, baina hala ere ez duela burua altxa. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?