Publication Standards Project egitasmoa: manifestu bat ebooken arloko estandarizazioaren alde
Artikulu luze honen egilea Nick Disabato da, Chicagoko diseinatzaile eta editorea. Jatorrizko bertsioa A List Apart blogean aurkitzen da. Hona hemen, euskaraturik, bi atal dituen artikulu mamitsua: 1. atala Teknikoki guk guztiok argitalpen arloan lan egiten dugunez, badu zentzua kolektibo gisa ebooken erronka tekniko eta logistikoetan arreta jartzeak. Horiek muga berri bat dira, baina webaren muga zaharraren antz handia du, HTML, CSS eta XML direlarik ebooen ePub estandar nagusiaren euskarriak. Badira desberdintasun nabarmenak ebookak argitaratzeak gaur egun dituen arazoen eta webeko estandarren mugimenduak aurkitu zituenen artean. Industria jakin batean etena eragiteko asmorik gabe sortu zen amarauna ; ez zuen aurrekaririk, ez antzekorik. Lehian ari dira irakurketa digitala eta irakurtzeko era berri honek dakarrenarekin beldurturik dagoen industria handi, ahaltsu bat —aktiboki estandar irekien aurka diharduena edo haiei ez ikusiarena egiten ari dena . ...

Comments
Post a Comment