Posts

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?

Image
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener

Nolakoak izango dira etorkizuneko lanpostuak?

Image
Hasi gara gidaririk gabeko autoak ikusten. Egunen batean kamioi-gidariak lanik gabe geratuko ote dira? Galde-erantzunak trebeki erantzuten dituzten ordenagailuek ordezkatuko ote dituzte bezeroen kontsultak erantzuten jarduten duten zerbitzuetako langileak? Biltegizainik gabeko biltegi automatizatuak ote datoz? Industria-iraultzaren hasieran ere antzeko kezkak zituzten. Beldur ziren lurrun-makinek gizakiei lana kenduko ote zieten. Gerora ikusi da ez zela hori gertatu. Hala ere, horrek ez du esan nahi goiko galdera horiek zentzurik ez dutenik gaur egun. Izan ere, makinek badituzte trebetasun batzuk, orain arte gizakiak bakarrik zituenak: ulertzeko , hitz egiteko, entzuteko, ikusteko, idazteko eta are ikasteko gai dira. Beraz ez litzateke hain harritzekoa lanpostu batzuetan robotek gizakiak ordezkatzea. Eta, horren ondorioak txarrak ala onak izango dira? Beti bezala denetik izango da. Lan gogor asko makinek egingo dituzte, produktuak ekoizteko kostua txikiagoa izango da et ta hori ez da

Webaren asmatzailearen iritzia liburu digitalen etorkizunaz

Image
Iturria: BookBusiness Sir Tim Berners-Lee-k World Wide Weba asmatu zuen 1989an, Interneteko edukiak eskuragarri jartzeko helburuarekin. Orain, 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian antzeko planteamendua egin du, liburu digitalaren etorkizunaz. Hark uste du argitaletxeek erabil ditzaketela amaraunaren estandar irekiak, liburu digitalen edukien arteko estekak sortzeko eta ebookak partekatzeko, hainbat tresna eta pantailaren bidez. HTML 5 estandar irekia erabiliz, ebookek konta ezin ahala forma izan ditzakete. Irudimena beste mugarik ez dute izango, zioen Berners-Leek. EPUB 3 estandarra webeko estandar irekietara gehiago hurbiltzen den neurrian, dauzkaten gailuak baino haratago joango dira ebookak. Berners-Lee 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian Ebooken eta webaren munduak batzea orain arte sektorean uste izan den baino lasterrago gerta liteke, balitekeelako World Wide Web Consortium (W3C) eta International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak batzea. Berners-Leek, W3Cre

Fabrikazio ziberfisikoa. Industriaren egungo erronka

IKTen arloan gaur egun dagoen garapen-lerrorik indartsuenetako bat sistema ziberfisikoena da, hau da, sistema informatikoen eta haiekin hertsiki konektaturik dagoen inguruko mundu fisikoaren eta honetan gertatzen ari diren prozesuen arteko lankidetzan dautzan sistemena. Gainera, sistema horiek Interneten eskuragarri dauden datuak lortzeko eta prozesatzeko zerbitzuekin datu-trukean lan egiten dute. Sistema horien garapenak 4. Industria-Iraultza edo Industria 4.0 deritzonera eraman gaitzake. Garapen horren emaitzak dira dagoeneko gidaririk gabeko autoak, roboten bidezko kirurgia, eraikin adimendunak, sare elektriko adimendunak, fabrikazio adimenduna eta gailu mediko inplantatuak. Etorkizuneko ekoizpen industrialaren ezaugarriak izango dira serie handi oso malgutan ekoitzitako produktuen indibidualizazio maila handia, kudeaketa-prozesuetan bezeroak eta negozioko partaideak integratzea eta produkzioa kalitate handiko zerbitzuekin lotzea, produktu hibridoak eskaintzeko. IKTak eta fabr

Nola lortu duen Watsonek elkarrizketazko hizketa ezagutzea

Iturria: venturebeat IBMk aurrerapen handia lortu du bere Watson ordenagailuak elkarrizketazko hizketa ezagutzeko duen gaitasunean.  Iaz, Wa tson gai zen elkarrizket etan ingelesezko hizketa ezagutzeko, %8ko errore -t asarekin. Orain errore-tasa %6,9ra jaistea lortu dute.  Lorpen horrek erakusten du adimen artifiziala gero eta ahaltsuagoa dela, eta gero eta hurbilago dagoela ataza asko tan robotek gizakiak ordezkatzea. Azkenaldian hobekuntzaren oi narri sendoena sare neuronal sakon e k ekarri dute . Azken helburua da gizakiaren zehaztasunaren parekoa edo hobea lortzea , hau da , %4 inguruko errore-tasara iristea.  Hobekuntzak egin dituzte bai modelizazio akustikoan eta baita hizkuntzarenean ere . Alderdi akustikoan bi sare neuronal sakon bateratu dituzte, testuinguruaren arabera sarrerako audioko fonoak aurreikusten dituztenak. Eredua k entrenatzeko, Switchboard , Fisher eta CallHome corpusetako audio tr abskribatuko 2.000 ordu erabili dituzte.

Hiztegi elebidunak erabiltzeak dituen arriskuak

Image
Hiztegi elebidunak baliokidetza-hiztegi soilak izan ohi dira. Hizkuntza bateko hitz baten ondoan beste hizkuntza bateko "baliokidea(k)" erakusten dituzte. Asko horretan geratzen dira, beste batzuek kategoria gramatikalak zehazten dituzte eta onenean erabilera-adibideren bat ere ematen dute.  Hiztegi elebakarrek, aldiz,  askoz informazio gehiago ematen dute: ebakera, kategoria gramatikala, erabilera-eremua, etimologia, definizioa, adibideak, beste hitz batzuekiko erreferentziak, erregistro-markak, etab. Hiztegi elebidunen arazoetako bat izaten da baliokidetzaren mugak ez dituztela argi azaltzen, eta oker handiak egiteko arriskuan jaus gaitezkeela. Esate baterako, espainiera /euskara hiztegi batean espainierazko "repostero" hitzaren baliokide gisa "gozogile, gozogin" ikusten baduzu ez zaitez fida hori eta horrenbestez, bestela behin euskal erakunde bateko itzultzaile bati gertatu zitzaiona gerta dakizuke. Liburu bat itzultzen ari zen eta presa zuten arg

Farmazia-industria testu-meatzaritza erabiltzen ari da

Iturria: science business Informazioa o so ugar ia denean, ez d u balio eskuz bilaketa arruntak egiteak. Makinak behar dira milaka dokumentutan , testu-meatzaritza bidez, ezkutaturik da goen informazioa eta datuen arteko loturak aurkitzeko. Farmazia-industrian, esate baterako, ikerketarako ezinbesteko tresna bihurtu da testu-meatzaritza. Bilaketak egiteko ez ezik laburpenak egiteko, lehiakideak zertan ari diren jakiteko, kongresuetan edo patenteetan zer berrikuntza ari diren agertzen jakitek o. Kongresu askotara joa tea saihestea ere lortzen dute, informaziorik galdu gabe. Teknika horiek erabiltzea ez dago, ordea, edonoren esku. Enpresa handiek bai, di ru asko dutelako, baina erakunde publikoetako ikertzaileek zailtasunak dituzte, bai baliabide faltaz eta baita argitaratzaileek oztopoak jartzen dizkietelako meatzaritza erabiltzeko, kopia-eskubideak di rela eta . Europan Erresuma Batuak bakarrik atera du testu-meatzaritza kopia-eskubideen legetik . Hala ere, joan zen abenduan, Europ