Eleaniztasuna eta enpresa : 2013-11-8an Nantesko Unibertsitatean
Eleaniztasunaren gaia enpresetan gaur egun bizi-bizirik planteatzen da, 1980ko hamarkadan planteatzen zen "dena ingelesez" aukeraren ordez. Kapitalismo berantak gaur egun dituen aldaketek gero eta zeregin garrantzitsuagoa ezartzen diote eleaniztasunari ekonomia globalizatuan, botere ekonomikoak munduan zehar sakabanatzeak hizkuntzen arteko harremanak birplanteatzea baitakar. "Eleaniztasunean eta kultura-aniztasunean" gaitasuna izatearen ideia agertzeak eta gaitasun horien balioa lan-merkatuan handitzeak gogoeta egitera gonbidatzen dute, formazioaren ikuspegitik. Gero eta ikerlan gehiago ari dira agertzen frogatzen dutenak ingelesa ez dela nahikoa nazioarteko partaideen artean komunikazioa bermatzeko. 2006an, ELAN txostenak, 2008an Davignon txostenak osatu zuenak, haren emaitzak berretsiz, erakutsi du nahikoa den hizkuntza-sorta bat ez menderatzeak merkatuak galarazten dizkiela enpresei. Zenbait egitasmok, hala nola DYLAN 2006-2011 egitasmoak, Hizkuntzen dinamik...