Testuliburuen argitaletxeak eta eduki aberatsak
Keith Hampson , irakasle kanadarraren artikulu batetik harturiko zenbait ideia: Testuliburuen industriak hainbat erronka ditu: legeriaren aldaketak, produktuak egokitzeak dakartzan kostu handiagoak, pirateria eta abar. Mehatxurik handiena, hala ere, ordezko produktuak agertzeak dakar – ekonomialarien hizkera erabiliz. Gero eta gehiago, ikastetxeetako irakasleek webean aurkitzen duten dohanikako materialera jotzen dute testuliburuen osagarri gisa, eta batzuetan baita haiek ordezkatzeko ere. Testuliburuen argitalpenaren panorama aldatu egin da, eta ez da errazagoa izango etorkizuna argitaletxe tradizionalentzat. Alabaina, industriak berreskura dezake hamarkadatan zehar hezkuntzan hain presentzia indartsua eman zion abantaila. Hori lortzeko, argitaletxeek erabaki beharra dute nola – merkatuaren baldintza berriak kontuan izanda – beren gaitasunek, markak eta azpiegiturak eman diezaieketen abantaila, merkatuan izango duten posizio berriak hezkuntzako merkatu berriaren behar...