Posts

Showing posts from October, 2012

Pearson-ek eta Bertelsmann-ek elkarrekin argitalpen digitalen eredu berriak sortzea erabaki dute

Iturria: NATASHA LOMAS   Pearson eta Bertelsmann argitalpen-konpainia erraldoiek iragarri dute elkarrekin kudeatuko duten enpresa bat sortuko dutela, beren Penguin eta Random House argitaletxeen negozioak batuz, aro digitalean arrakasta lortzeko. Sortuko duten enpresaren izena  Penguin Random House izango da. Bertelsmann-ek enpresa berrian %53 partaidetza izango du eta Pearson-ek %47. Egitasmoaren helburuak eduki aberatsetan inbertitzeko plataforma sendoagoa eta baliabide handiagoak, argitalpen digital berriak eta laster hazten ari diren merkatuetara iristeko ahalmena izatea dira. Gainera baliabidetan aurreztea ere espero dute. Enpresa berriak ez du hartuko Bertelsmann-ek Alemanian dituen publiko zabalarentzako argitalpenen negozioak. Pearson-ek ere munduan zehar dituen hezkuntza-arloko merkatuetan Penguin marka erabiltzeko eskubideak atxiki egingo ditu.  Egin duten iragarpenean Amazon aipatzen ez den arren, hari aurre egiteko asmoa egon daiteke operazioaren atzean...

Frankfurteko azokan ikasmaterialen digitalizazioa aztertu dute

Iturria: Frederic Happe (AFP) Mundu digitala ate-joka dago ikasgelan, baina kontua ez da papera pantailaz aldatzea besterik gabe, hezkuntza-arloko adituek eta eduki interaktiboak ekoizten dituztenek ohartarazte dutenez.  Tresna eramangarriek, hala nola telefono aurreratuek eta tabletek milioika pertsonaren eguneroko bizimodua guztiz aldatu duten arren, Interneteko sarbidearen bidez, eskolak neurri handi batean teknologia berritik at geratu dira. Alabaina, aurten Frankfurt-eko liburu-azokan leku garrantzitsua izan duten haurrak, paradoxaz trebeak dira tresnak erabiltzen, eta intuitiboki digitalak direla erakusten dute askotan. Ehun herrialde baino gehiagotako argitaletxeak, idazleak, itzultzaileak eta multimedia konpainiak erakartzen dituen azokak erakutsi du etorkizuneko ikasgelak nolakoak izan daitezkeen, biologia edo kimika pantailan bizidun bihurtuz, 3D betaurrekoei eta urruneko kontrolari esker. Haatik, adituek uste dute eskolak ez direla digitalean goizetik gauera murgild...

Ebookak indarra hartzen ari dira Europan, AEBn baino beranduago bada ere

Iturria: Kate Millar (AFP)   Liburu elektronikoak, argitalpen-munduan urtetan zeresan handia eman ondoren, indarra hartzen ari dira Europako irakurleen artean, nahiz eta AEBn baino beranduago abiatu ziren, sektorekoek diotenez. Liburu digitalek Europako herrialdeetan duten merkatu-kuota oraindik AEBkoa baino txikiagoa da, baina Frankfurten egun hauetan izaten ari den liburu-azokan dauden argitaletxeak baikor agertzen dira azkenaldian izan duten hazkundearekin eta dituzten aurreikuspenekin.  Haiek esan dute irakurgailu elektronikoak geroago iritsi zirela Europako herrialde batzuetara eta, bestalde, ebookak garestiegiak izan direla irakurleek haietara jo zezaten, paperezkoak alde batera utzita. Juergen Boos-ek, azokaren zuzendariak, iradoki zuen Europan oro har badela liburu fisikoarekiko halako atxikimendu bat eta objektu kultural gisa estimatzen dela, eta horrek ebookari galga jarri izan diola. "Ez da aukerarik ez dagoelako, ebookak hor daude... gehiago da fenomeno sozial ...