Nola ari den aldatzen medikuntza 3D inprimaketari esker
3D inprimagailuek hiru dimentsioko objektuak inprimatzen dituzte, materialaren ondoz ondoko geruzak gainjarriz. Berez, teknologia hori ez da atzo goizekoa, XX. mendeko 80ko hamarkadan garatu zuen Charles Hull ingeniari estatubatuarrak. Erabili zuen materiala likido akriliko bat zen, eskuarki laser-izpi batek igorritako argi ultramoreari aurkeztutakoan solidotzen zena. Horri esker, auto- eta hegazkin-fabrikatzaileek diseina ditzakete pieza konplikatuak ordenagailuan, eta gero inprima ditzakete prototipoak behin-behineko material batean. Gaur egun inprima ditzakete batzuetan behin betiko materialean ere. Azkenaldian hiru dimentsioko inprimagailuak asko merkatu dira eta hainbat lekutan aurki daitezke. Hainbat produktu aurki daitezke merkatuan teknologia hori erabiliz egindakoak: torlojuak, audifonoak, betaurrekoak, kiroletako oinetakoak, bitxiak, hildakoen hautsak jasotzeko ontziak, panpinak, arkitekturako maketak eta are etxe osoak. Gaur egungo inprimagailuek era askotako materi...