Liburu digitalen etorkizuna Price Waterhouse Coopers-en arabera
Price Waterhouse Coopers aholkularitza-enpresak Turning the Page. The Future of eBooks liburua eskuragarri jarri du bere webgunean. Liburu horren laburpena dakargu hona euskaraz, irakurleari liburuan murgiltzeko interesa piztuko diolakoan. Badirudi argitalpen digitala masa kritikoa lortzen ari dela. Kontsumitzaile gehienek badakite gutxi gorabehera zer diren liburu digitalak eta irakurgailu elektronikoak, medioek egiten dieten lekuari esker, eta baita aurtengo liburu-azoka nagusiei buruz urtean zehar eman duten informazioari esker ere. Apple-ren iPad berriak, irakurgailu elektroniko gisa erabil daitekeenak ere merkatuari arreta gehiago jarrarazten dio teknologia digitalean. Alabaina, kontsumitzaileei galdetzen zaienean zer dakiten liburu digitalez eta irakurgailu elektronikoez, begien bistakoa da jende askori falta zaiola ikuspegi zabala. Kontsumitzaileek, dirudienez, liburu digitalekiko eta irakurgailu elektronikoekiko jarrera irekia duten arren, oraindik ez dituzte ondo ulertze