Watsonek lagundu dezake minbizia tratatzen
Iturria: MD Anderson Cancer Center IBMk garaturiko hirugarren belaunaldiko sistema informatiko bat da Watson. Harridura sortu zuen "Jeopardy! telebistako lehiaketan goi-mailako bi partehartzaileri irabazi zienean. Hori berez anekdota bat da, zeren eta sistema horrek, hizkuntzaren prozesamenduan, hipotesi-sorkuntzan eta ikaskuntza automatikoan oinarrituz, alda dezake errotik gizakiok ordenagailuekin interakzioan jarduteko dugun era, eta zenbait arlotan lan egiteko era ere iraul dezake, hala nola osasun-arloan. Esate baterako, Houstongo MD Anderson Cancer Center eko medikuak Watson erabiltzen ari dira Oncology Expert Advisor izeneko software batekin, kasuan-kasuan minbiziaren tratamendurik egokiena gomendatzeko. Watson hizketa arruntean egindako galderei erantzuteko dago pentsatua. Hori medikuntza arloan biziki kritikoa da, txosten klinikoek sarri edukitzen dutelako informazio baliagarria, oharkabean pasatzen dena. Literatura zientifikoan erabiltzen den terminologiarik z...