Adimen artifizialaren etorkizuna
Iturria: phys.org Hainbeste denbora ez dela ez zen sinestekoa hizkuntzaz adierazitakoa ulertzeko eta beste hizkuntza batera itzultzeko gai izango zen teknologiarik lortuko zenik. Adimen artifizialaren aurrerapenak, ordea, sinesgarriak ez ziren gauza asko lortzeko bidean jartzen ari den teknologia ahalbideratzen ari dira. Noraino eramango ote gaitu bultzada horrek? Oraintxe bertan oso aurrerapen lasterrak ari dira gertatzen eta badirudi joerak jarraituko duela datozen urteetan. Ikaskuntza automatikoan egiten ari diren aurrerapenekin, besteak beste, sare neuronal sakonetako eta eredu probabilistikoetakoekin, ordenagailuek gaur egun bat-batean itzul ditzakete hizketazko edo idatzizko elkarrizketak, zehaztasunez ezagut ditzakete argazki-oinak, identifika ditzakete aurpegiak eta beste hainbat gauza egin ditzakete. Ordenagailuek zenbait eginkizun gizakiok bezain ondo edo hobeto egin baditzakete ere, ordea, haien gaitasunak urrun daude oraindik gure pentsamendu konplexut...