Hain arrakastatsua izandako sakelako liburua arriskuan da ebooken eraginez
Iturria: ActuaLitté Sakelako liburuaren formatua XX.mendearen lehen herenean agertu zen eta geroztik sekulako arrakasta izan du. Hasieran, ordea, ez zuen irudi ona izan askorentzat. Iruditzen baitzitzaien formatu handiko liburuen bertsio eskasa zela eta autoreek ere beren lana hutsaltzeko modu bat zela pentsatzen baitzuten. Haatik agudo desagertu ziren burutazio horiek, formatu txikia oso baliagarria zela ikusi zenez. Hiru izan dira arrakasta horren euskarriak: zabalkunde handia, noranahi eramateko erraztasuna eta prezio merkea. Horietxek dira, hain zuzen, liburu digitalen bertuterik handienak. Beraz, bi formatuok ez ote daude lehian gaur egun? Galdera honi erantzutea ez da hain samurra. Liburu digitalaren eskuragarritasuna ez da sakelakoarena bezainbatekoa, irakurgailu bat erosi behar delako eta ebooken katalogoak oraindik paperezkoenak baino mugatuagoak direlako. Eramangarritasunari dagokionez, berriz, digitala da nagusi, eraman daitekeena ez delako liburu bat soilik, lib...