Webaren asmatzailearen iritzia liburu digitalen etorkizunaz
Iturria: BookBusiness Sir Tim Berners-Lee-k World Wide Weba asmatu zuen 1989an, Interneteko edukiak eskuragarri jartzeko helburuarekin. Orain, 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian antzeko planteamendua egin du, liburu digitalaren etorkizunaz. Hark uste du argitaletxeek erabil ditzaketela amaraunaren estandar irekiak, liburu digitalen edukien arteko estekak sortzeko eta ebookak partekatzeko, hainbat tresna eta pantailaren bidez. HTML 5 estandar irekia erabiliz, ebookek konta ezin ahala forma izan ditzakete. Irudimena beste mugarik ez dute izango, zioen Berners-Leek. EPUB 3 estandarra webeko estandar irekietara gehiago hurbiltzen den neurrian, dauzkaten gailuak baino haratago joango dira ebookak. Berners-Lee 2016 IDPF DigiCon @ BEA konferentzian Ebooken eta webaren munduak batzea orain arte sektorean uste izan den baino lasterrago gerta liteke, balitekeelako World Wide Web Consortium (W3C) eta International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak batzea. Berners-Leek, W3Cre...