Posts

Showing posts from April, 2013

Amazonen estrategia Interneteko saltoki nagusia izateko apustua da

Iturria: Futurebook   Jeff Bezos-ek, Amazonen nagusiak, duela 20 urte inguru estrategia bat jarri zuen abian eta ordutik hona eutsi egin dio, aldaketa txikiak gorabehera. Estrategia horren barruan egin duen azken urratsa GoodReads erostea izan da, haiekin bi urte elkarrizketan jardun ondoren.  Goodreads katalogazio sozialerako webgune bat da. Webgune horretan erabiltzaileek liburuen, oharren eta erreseinen datu-base handi bat kontsulta dezakete. Erregistra daitezke, halaber, liburuen fitxak eta irakurketa-zerrendak sartzeko, eta taldeak osa ditzakete, liburuak proposatzeko edo haiei buruzko eztabaidak sortzeko. 2012ko uztailean 10 milioi kide eta hileko 20 milioi bisita  zituen  webguneak.   Bezos-ek ez du kolpe hutsik jotzen, ezarian-ezarian bere joko estrategikoan aurrera egiten du, presarik gabe baina gelditu gabe. Bitartean argitaletxeak unean uneko erabaki taktikoak hartzen dituzte. Amazonek, berriz, beste guztiak dantzan jartzen ditu bere interesen ...

Alemanian ebookak lekua hartzen ari dira

Iturria: Publishing Perspectives   Urtetan Alemaniako argitaletxeek baztertu samarrak izan dituzte ebookak, garesti merkaturatuz. Irakurleentzat ez ziren erakargarriak gertatzen. Badirudi, ordea, gauzak aldatu direla. 2011tik 2012ra Alemaniako liburuen salmentan ebooken pisua bikoiztu egin da, %1etik %2ra bada ere. Irakurleen jarrera aldatzen ari da Alemaniako Informazio-teknologien, telekomunikazioen eta medioen Elkarte Federalak joan zen abuztuan Interneten 2.000 erabiltzaileri egindako inkesta batek erakutsi duenez: inkestari erantzun diotenen %24k erantzun du paperezko liburuak irakurtzen dituela, baina ebookak irakurtzeko asmoa duela.