Semantika enpresaren zerbitzuan
Semantika hizkuntzalaritzaren adar bat da Hizkuntzalaritza hizkuntzaren azterketa zientifikoa da eta semantika esanahiaren aldetik hizkuntza aztertzen duen hizkuntzalaritzaren adarra. Hizkuntzalaritza eta informatika eskuz esku doaz gaur egun 1950eko hamarkadatik hona bi jakintza-arlo horiek gero eta lankidetza estuagoan dihardute eta Linguistika Konputazionala deritzogun arlo berri bat sortu dute. Hiru esparru nagusitan ari da lanean diziplina hori: Ahozko hizketaren tratamenduan, hau da, seinale akustikoaren tratamenduan, hizketa -ezagutze automatikoan, hizketa testu bihurtzean eta ahotsaren sintesian. Hizkuntzaren tratamendu edo ingeniaritza linguistikoan, batez ere eginkizun hauetan: corpusen anotazioan, entitateen (pertsona- eta leku-izenak, markak, etab.en) erauzketan, itzulpen automatikoan, laburpen automatikoan, dokumentu multzoetan bilaketak egitean. Gizakiaren eta makinaren arteko elkarrizketan. Web semantikoa Asko aipatzen den izen horren azpian...