Hego Koreako ikasgeletan, testuliburu digitalen iraultzaren aurka daude batzuk
Iturria: The Washington Post Duela bost urte, Hego Koreak bere hezkuntza-sistema munduko aurreratuena bihurtzeko plan bat diseinatu zuen. Herrialdeak "jakintzaren indarretxe" bihurtu behar zuen, gobernuaren txosten batek zioenez, "etorkizunerako prestaturiko" ikasleak haziz. Ikasle horiek gutxi erabiliko lituzkete beren gurasoentzat ohikoak ziren testuliburu astunak. Haien testuliburuak digitalak izango lirateke , aukeratuko luketen edozein pantailatatik eskuragarriak. Haien bizkar-zorroak askoz arinagoak lirakete. Hego Koreak etorkizunari aurrea hartu nahi zion, eraldaketarako planaren elementu nagusi gisa testuliburu tradizionalak digitalez ordezkatzeko asmoaz, — eta ikuspegi hori neurri handi batean hezurmamitu da tableten, telefono aurreratuen eta e-booen irakurgailuen zabalkunde handiaz. Interneteko konexiorik lasterrena duten munduko 10 hirietatik, bost lehenak Hego Korean daude. Lehenengo bi hiriak, Taegu eta Taejon, 20 Mb/s-tik gorako abiadura...