Japonian liburutegi digitalek zailtasunak dituzte hazteko
Iturria: The Japan News Liburu digitalen irakurketa gero eta hedatuagoa baldin badago ere, liburu digitalak mailegatzeko zerbitzua ez da arrakasta izaten ari. Zergatik ez ditu jende gehiagok erabiltzen erabilgarriak diruditen liburutegi digital horiek? Zein dira zerbitzu horiek gainditu beharreko erronkak, eta nola erabiliko dira etorkizunean? Liburutegi digitalek abantaila handiak dituzte bai erabiltzaileentzat eta baita liburutegientzat ere. Liburutegi bat bisitatzeko zailtasunak dituzten pertsonek, hala nola adinekoek eta oso lanpeturik dabiltzanek, mailega dezakete liburu bat noiznahi eta nonahi, erraz asko, beren ordenagailu pertsonala edo beste terminalen bat erabiliz. Liburu digitalak ez dira hondatzen, eta irakurleek haiek erabiltzeko aukera galtzen dute maileguaren epemuga betetzen denean, beraz, ez dago arriskurik itzulketa berandu egiteko. Liburu digitalek ez dute leku-arazorik ere sortzen, eta testuaren tamaina handitzeko eta txikiagotzeko edo testutik hizketarako bihurke