Posts

Showing posts from November, 2013

Oraingoz Expresso Book Machine ez da egokia liburu-dendetarako

Iturria: Publishers weekly Espresso Book Machine 2007an aurkeztu zutenetik liburu-denda independenteak bere buruari galdezka ari dira makina hori baliagarria izango zaien ala ez. Hasieran garbi ikusten zuten 185.000 dolarrean saltzen zen makina hura garestiegia zela eta orain 85.000 dolarrean saltzen bada ere ez da merkea.  2008tik hona AEBetako dozena bat liburu-dendak jarri dute makina hori. Azken sei hilabetean lau liburu-dendak itzuli egin dituzte makinak. Denbora berean saltoki handi batzuek jarri egin dituzte aldiz.  Guztira 80 bat tokitan daude  munduan zehar. Horietako batzuk liburu-dendak dira, beste batzuk liburutegiak edo unibertsitateak.  Zabalkunde handiagoa ez izateko arrazoietako bat da argitaletxeek ez dutela begi onez ikusi tituluak eskuragarri jartzea.

CELAN: lehiakortasunerako eta enplegagarritasunerako hizkuntza-estrategien plataforma

Jatorria, helburua eta jarduerak CELAN plataforma 2009ko irailean sortu zuen Europar Batasunaren Hezkuntza eta Kulturarako Zuzendaritza Nagusiak. Plataforma hori enpresetako interesdunek, industriako ordezkariek, enpresek, elkarteek, sindikatuek, hizkuntza-industriaren ordezkariek eta beste partehartzaile batzuek hizkuntzek enpresetan duten garrantziaz interes handiagoa sortzeko beharraz izan zituzten eztabaidetan du oinarria.  Eztabaida horietan ditu erroak CELANen ideia nagusiak: enpresetako interesdunei hizkuntza-zerbitzuak eskainiko dizkien sare bat sortzea. CELAN proiektua 2011ko urtarrilaren 1ean sortu zen eta 2013 martxoaren 31 arte iraun zuen . Egitasmoaren helburu nagusia da enpresen komunitatearen eta hizkuntzen arloan lanean dihardutenen arteko elkarrizketa erraztea. Honako jarduera hauek sartzen dira, besteak beste, proiektuan: Hainbat sektoretako europar konpainiek eta enpresa txiki eta ertainek hizkuntzen aldetik dituzten beharrak ikertzea. Dagoeneko bad...

Google, Amazon eta Apple abantailatu ditu gehiena iraultza digitalak

Iturria: IDBOOX Tresna mugikorren hedapen handiak aldatu egin du kultur ondasunen kontsumitzaileen portaera, batez ere irakurleena. Avignongo Foroak  aurten argitaratu duen txostenak eduki digitalen aurrean kontsumitzaileek dituzten portaera berrien berri ematen du eta erakusten du sektoreko erraldoiek, hots, Googlek, Amazonek eta Applek gero eta garrantzi handiagoa dutela.    Mendebaldeko herrialdeetan biztaleen %60k telefono aurreratuak dituzte eta %40k tabletak. AEBetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian telefono aurreratuak zituzten pertsonak 2012an %49 izatetik 2013an %64 izatera pasatu dira. Tabletak dituztenak, berriz, 2012an %18 izatetik 2013an %39 izatera. Ostera, irakurgailu elektronikoak %18tik %20ra soilik ugaritu dira. Tableta ez da oraingoz behintzat liburu digitalen irakurgailua 15 eta 34 urtekoen %20k tableta jolaserako erabiltzen dute eta %25ek diote zenbait medio ikusteko nahiago dutela tresna mugikorra telebista baino. Zenbait herrialdet...

Liburu-dendariaren lan nagusia bezeroak dendan edukitzea da

Image
Pedro Herz, Brasilgo Livraria Cultura  liburu-denden katearen zuzendari nagusiak, Frankfurteko liburu-azokan Publishing Perspectives-i eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak dakartzat hona. Liburu-salmentak funtziona dezan gakoa bezeroak dendan edukitzea da, esan zuen Herzek. Pedro Herz Herzek liburuez aparte CDak, DVDak, periodikoak eta tresna elektronikoak ere saltzen ditu, eta gainera bere denda gehienek kafetegiak dituzte. Bere amak 1947an sortu zuen liburuak mailegatzeko negozio txikia 19 liburu-dendaz osaturiko katea bihurtu da. Horietan handienak, Sao Paulon dutenak, 4.300 m2-ko azalera du. Herzek kontatu zuen nola hasieran negozioa hasi zen horizontalki hazten eta horrek ez zuen funtzionatu. Berak berriro ekin zion, bertikalki haziz — “Azpiegitura eta erabakimen osasuntsuak baldin badituzu haz zaitezke”—eta saltoki handi batean liburu-denda bat ireki zuen, Brasilen lehenbizikoa izan zena, eta joera berri bati hasiera eman ziona. Gaur egun liburuek bere nego...

2012an Erresuma Batuko 98 argitaletxe itxi dira deskontu handien eta ebooken eraginez

Iturria: The Guardian   Erresuma Batuko 98 argitalpen-enpresa itxi ziren iaz, aurreko urtean baino %42 gehiago. Zenbaki horiek deskontu handien eta negozio-eredu digital berrien eraginez argitaletxeak nozitzen ari diren gero eta marjina-murrizte handiagoak islatzen dituzte. Argitalpen-enpresen kaudimengabezia gehienak liburu-argitaletxeenak izan ziren, baina izan ziren periodiko eta aldizkarienak ere.  Gertaera horien hainbat arrazoi aipatzen dituzte: deskontuak, ebooken merkatuaren hazkundea, pirateria eta bigarren eskuko liburuen merkatuaren hazkundea horien artean.  Amazon eta erosahalmen handia duten beste saltzaile batzuk agertzeak izugarrizko presioa egin du marjinak murrizteko.

Erresuma Batuko liburu-saltzaileek ebooken BEZ desagerrarazteko eskatu dute

Iturria: The Bookseller Europar Batzordeak ekonomia digitaleko zergak aztertzeko aditu-talde baten sorrera iragarri duen aste berean Erresuma Batuko liburu-saltzaileek ebooken BEZa desagerrarazteko eskatu dute.  Waterstones liburu-denden katearen  James Daunt  zuzendari kudeatzailea,  Sam Husain  Foyles-en buru exekutiboa eta Seni Glaister The Book People-ren buru exekutiboa ebooken BEZa %0 izatearen alde agertu dira, gaur egun Erresuma Batuan paperezko liburuek duten zerga bera izan dezaten, ebookek duten %20koaren ordez. Ebookei BEZa kentzeak Erresuma Batuan beren egoitza nagusia duten saltzaileek eta Luxenburgon dutenek baldintza berberetan jardutea ekarriko luke. Izan ere Amazon, Kobo eta Nook Luxenburgoko baldintzez baliatzen dira.  Europar Batasunaren legeak Europako liburu-saltzaileei galdatzen die BEZ estandar handiena ezartzea ebooken erosketei, baina Frantziak eta Luxenburgok araua hautsi zuten iaz, eta BEZa %5,5era eta %3ra jaitsi zuten hurr...

Mike Shatzkin-ekin solasean: zergatik da horren zaila Amazonen lehian aritzea?

Iturria: Jeremy Greenfgield-ek Mike Shatzkin-i egindako elkarrizketa Amazon argitaletxe gehienen bezero onena da — eta haiek beldurrik handiena dioten enpresa. Eduki digitalen negozioen aro globalizatuan, enpresek, seguru asko, aldi berean partaide eta lehiakide izan daitezkeen enpresekin egin beharko dituzte negozioak.  Ondoko elkarrizketa laburrean Mike Shatzkin mintzo da Amazonen benetan gertatzen ari denaz, argitaletxeek jakin behar dutenaz eta ezagutza hori beren bezerorik garrantzitsuenarekiko harremanak hobetzeko baliatzeaz.  Jeremy Greenfield-ek: Amazon da argitaletxe askoren bezerorik handiena. Beldurrik handiena ematen dien lehiakidea ere bada. Nola lan egin dezakete argitaletxeek eta nola ari daitezke lehian,  hain handia eta arrakastatsua den enpresa batekin? Mike Shatzkin-ek: Amazonekin lehian aritzea hain zaila izateko arrazoietako bat da hura hainbat saltsatan dagoela sartuta. Diapers.com -en jabea da, beraz haurrak zaintzeari buruzko liburu bat eg...