Posts

Showing posts from July, 2011

Aurasma: errealitate areagotua ahurrean

Image
Telefonoaren edo tabletaren kamera egunkari batean datorren argazki batera begira jarri, eta pantailan argazkiari dagokion gertakariari buruzko bideo bat ikusi. Magia? Bai zera! Aurasma deritzon aplikazio batek eskaintzen digun sorginkeria. Erresuma Batuko Cambridgen egoitza nagusia duen  software-arloko  Autonomy Corporation izeneko   enpresak garatu du Aurasma. Konpainia horrek Cambridgeko Unibertsitatearen laborategietan jaiotako teknologiak baliatzen ditu bere produktuetan. Besteak beste, eredu-ezagutzean ( pattern recognition ) oinarrituriko teknologiak erabiltzen ditu. Aurasmak Internetekin dugun interakzioari ekarpen garrantzitsua egiten dio, zeren eta mundu errealeko gauza eta lekuak haiekiko eduki batzuekin batera ikusteko aukera ematen digu. Azken finean, irudiak ezagutzeko teknologia eta errealitate areagotua batu eta tresna mugikorretara eraman ditu. Adibide praktiko batzuk ondoko bideoetan ikus daitezke: Arrakasta handia izaten ari da Aurasm...

NFC: Sakelakoez ordainketak egiteko sistema baino askoz gehiago

Image
NFC: Near Field Communication NFC hari gabeko komunikazio-teknologia bat da, tresnak beren artean komunikatzeko. Irratifrekuentziazko identifikazioaren (RFID) aldaera bat da. RFID etiketek izaten duten antena kiribil horietako bat izaten dute tresnek eta tresna horiek bata bestetik 10 cm baino hurbilago jartzen badira, has daitezke informazioa trukatzen. RFID antena kiribila 13,56 MHz-eko banda erabiltzen da. Bi tresnak izan daitezke aktiboak, hau da, biak izan daitezke igorle eta hartzaile edo izan daiteke bat aktiboa, igorlea, eta bestea hartzailea. Telefono batez (aktiboa) elkarte bateko txartelean gordetako datuak irakurtzen NFC sakelako telefonoetan Hiru modutan ezar daiteke telefonoetan NFC teknologia: Telefonoan bertan. Terminalak berak izango ditu NFC kontrola eta hari atxikitako datu-biltegi segurua hemendik aurrera. Google Nexus S telefonoak badu NFC teknologia Telefono jakin bat NFC teknologia erabiltzeko prestaturik dagoen jakiteko, kontsultatu zerre...

Publizitate panel digitalak

Image
Aspaldi ohitu ginen gure kaleetan paperezko publizitate-panel handiak ikusten. Orain arlo horretara ere iritsi da digitalizazioa. Horren ondorio nabari bat malgutasuna da. Orain arte iragarki bat astetan egoten zen ikusgai eta gero hurrengoa jartzen zuten, beste aste batzuk egoteko. Iragarki digitalak, ordea, alda daitezke nahi bezain sarri. Malgutasuna eta malgutasunarekin errentagarritasuna eta ereduaren aldaketa. Jadanik ez dira metro karratuak saltzen minutuak baizik. Panel digitalak inbertsio bat eskatzen du, baina eskulanean, materialetan eta garraioan aurrezten denak aukera ematen du inbertsio hori laster amortizatzeko. Digitalak izateak aukera ematen du hainbat panel sarean konektaturik funtzionarazteko. Publizitate panel digitalak geltoki batean Tamaina askotako publizitate-panel digitalak daude: itxarongela baterako moduko txikiak, autobus geltokietarakoak eta estadioetako handietarainokoak.

Eskatu ahalako inprimaketan (Print-on-demand) diharduen zenbait enpresa

Paperean tirada txikiak egitea posible da gaur egun, baina non? Bilaketa batzuk egin ostean , ondoko helbideak bildu ditut. Ez dut iritzirik bakoitzaren kalitateaz, zerbitzuaz edo prezioez. Zerrendaren helburua zerbitzu hori eskaintzen duten enpresen bilaketa erraztea da soilik. Eskertuko nituzke iruzkinak. Ulzama Digital Pol. Ind. Areta, calle A-33. 31620 Huarte (Navarra)   T . 948 33 28 08   e-mail .   info@ulzama.com Grupo Delta Ediciones Digitales Parque Empresarial Zuatzu Edif. Bidasoa, bajos 2 y 3 20018 – San Sebastián Tel: 943 31 69 43 y 943 31 66 15 E-mail: grupodelta@grupodelta.net   Publidisa San Florencio, 2. 41018 Seville, Spain Tel.: (+34) 954 583 425   Fax: (+34) 954 583 205 Grupo Publiberia Apartado de Correos 380 46080, Valencia, España Teléfono: +34 96 182 0815   Fax: +34 96 182 0816   E-mail:   info@publiberia.com Gráficas Santos C/ Ferrocarril, 11 - Polígono Escofet IV 28821 Coslada (Madrid) España Tel...

QR kodeak erabiltzeko gida

Image
Zer dira QR kodeak? QR kodeak (Quick Response Codes) 2 dimentsioko barra-kodeak dira. Adibidez, honako hau: Zertako dira? Sakelako telefono eta beste tresna kameradunen bidez, horrelako kode bat aurkitzen den lekutik bertatik eta berehala, informazioren bat jasotzeko: produktu bati buruzkoa, norbaiten datu pertsonalak, etab. Nola funtzionatzen dute? Hasteko, sakelako telefonoak aplikazio egokia behar du, dela telefonoak berez dakarrena edo gero instalatua . Nire kasuan, dudan telefonoa ez baita berri-berri horietakoa, gero instalatu nion aplikazio bat erabiltzen dut: i-nigma.  Behin aplikazioa izanez gero, horrelako kode bat aurkitzen duznean, apuntatu kamera koderantz eta haren irudia jaso aplikazioaz. Honek irudia dekodetuko dizu eta berehala webgune batera eramango zaitu edo informazioren bat aurkeztuko dizu. Zer izan liteke eskaintzen dizun informazioa? Ezin konta ahala izan litezke informazio motak: Denda baten erakusleihoan dagoen produktu batek QR kode b...

Frantzian ez da gutxiengorik, frantsesak bakarrik

Image
  Slomedia.it webgunean eslovenieraz argitaratua eta, Google Translateren laguntzaz ingelesera itzuli ostean, euskaratua. Lelo horren pean aurkezten ditu Frantziak, Iraultzaz geroztik, legalki, kulturalki eta linguistikoki bere hiritarrak. Frantziak ez du aintzakotzat hartzen lurraldean historikoki presente dituen herri eta hizkuntzen aniztasuna. Probintzietako gutxiengoei, kopuruz garrantzitsuak izan arren, ez zaizkie Frantzian aitortzen oinarrizko eskubideak ere - errepideetako seinale elebidunak jartzea legearen kontrakoa da leku askotan. [...]  Eremu urriko hizkuntzetako ikastetxeak baldin badaude, da,  gurasoen ahaleginei esker, haiek beren kabuz jarri eta oraindik ere diruz mantentzen baitituzte. Frantziako gobernuak jarritako arauek are gehiago murriztu dituzte eremu urriko hizkuntzetan ematen diren eskolak. Nola liteke horrelako herrialde bat Europar Batasunean izatea? Non dago Europar Batasuneko legeekiko adostasuna? Haiek esplizituki babesten baitute gu...

Irakurgai gomendagarria: El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo

Image
Marc Roche kazetaria Le Monde ren ekonomia arloko berriemailea izan da Londresen hogei urtez. Argitaratu berria da gaztelaniaz Deusto Edicionesen bere El Banco. Como Goldman Sachs dirige el mundo .   Ikus elkar.com-en fitxa osoa. AEBetan 2007an hasi zen subprime hipoteken krisialdian sekulako irabaziak izan ondoren, 2008ko irailean krisialdia larritu zenean, zalantzan jarri zen Goldman Sachs finantza-bankuaren bideragarritasuna, eta Lehman Brothers-ek, berriz, porrot egin zuen. Burrundara handia atera zuten gertakari horiengatik ezagutzen ditugu askok eta askok izen horiek, baina ez dakigu erakunde horietaz ezer asko. Marc Rocheren liburua aukerakoa da, hain zuzen, banku handi horien boterea eta joko zikinak sakon ezagutzeko; esate baterako Greziako agintariei nola lagundu zien zorrak ezkutatzen jakiteko. Benetako harrapariak dira, Mittal-ek 2006an  Arcelor-i egin zion OPA basatian erakutsi zuten bezala. Rocheren bikain dokumentaturiko lanak ederki erakusten ditu global...

Aldizkari espezializatuak paperetik digitalera pasatzeko zenbait aztergai

Badira aldizkari espezializatu batzuk milaka aleko tiradak izaten dituztenak, baina gehienek askoz tirada txikiagoak izaten dituzte. Azken hauetako asko liburutegietara banatzen dira bereziki eta, asko jota, mila bat harpidedun izaten dituzte.  Alderdi ekonomikoa Gero eta aldizkari gehiago digital hutsak bihurtzen ari dira. Horretarako arrazoi nagusia kostuak murriztu nahia izaten da. Beste aldizkari batzuk bi bertsiotan argitaratzen dira, digitalean eta paperezkoan. Kasu hauetan kostuak murriztu ez, baizik eta handitu egiten dira. Zer komeni da gehiago? Itxura batean, papera baztertzea eta digitalera pasatzea, baina hobe izango da hori sakonago aztertzea. Besteak beste, alderdi ekonomikoari begiratu behar zaio. Paperezko aldizkari bat eskuratzeko era bat baino gehiago izaten dira: Harpidetza. Zenbaki solteak erostea. Doan eskuratzea. Demagun aldizkari baten hiru zenbaki argitaratzen direla urtean. Urteko harpidetza kosta liteke, esate baterako, 35 € eta zenbaki soltea 14 €...

iPad eta Android tabletetan edukiak argitaratzeko tresnak

Image
Tabletetarako eta telefono aurreratuetarako argitaratzea laster ezinbestekoa izango dute argitaletxeek eta enpresek. Datozen urteetan ehunka milioi tableta erabiliko dira aldizkariak, egunkariak, liburuak, eskuliburuak, etab. irakurtzeko . Pixkanaka ari dira kaleratzen iPad eta Android tabletetan (eta paperean) edukiak argitaratzeko tresnak. Hona hemen horietako batzuk eta beren ezaugarriak: 1) WoodWing Plangintza-fasetik argitalpen-faseraino urratsak egiteko prestaturik dagoen tresna da: Plangintza. Ikus bideoa: Sorkuntza Adobe InDesign-erako pluginen bidez argitalpen interaktiboak presta daitezke programatu gabe. Maketan estekak, diapositiba-aurkezpenak, bideoak, etab. txerta daitezke. Hainbat tamainatako pantailetarako edukiak sor daitezke InDesigneko maketa berean eta webgunerako prestatuak ziren edukiak molda daitezke tabletetarako. Ikus bideoa: Muntaia Panel batean tabletetarako prestaturiko orrialde guztiak ikusten dira. Klikatuz eta arrastatuz hurrenkera jakin b...