RAEren hiztegia Interneten eskuragarri mugikorretarako
RAEren Diccionario de la Lengua espaƱola , tresna mugikorretatik kontsulta daiteke. Espainieraren Akademiak aplikazio bat kaleratu berria du telefono aurreratuetarako. Aplikazio hori Grupo Planeta k, hiztegia argitaratzen duen editorialak, garatu du. Aplikazioa doan jaits daiteke eta hiztegiaren sarrera guztiak dauzka. Appleren iOS eta Android sistema eragileetarako bertsioak daude oraingoz, baina RAEk aditzera eman du laster beste bertsio batzuk ere kaleratuko dituela. Erabilera errazekoa da aplikazioa. Bilaketa-lauki batean hitza sartzen denean, aplikazioak Akademiaren hiztegian hitz horrek dituen adiera guztiak kargatzen ditu. Erabiltzaileak aukera du bilaketa-parametroak aldatzeko, lemen, formen edo beste ezaugarri batzuen araberakoa izan dadin bilaketa. iOSerako bertsioa Androiderako bertsioa