Posts

Showing posts from May, 2014

Princetongo Unibertsitateak inprenta ixtea erabaki du digitalizazioak beharturik

Argi dago digitalizazioa ondorio sakonak izaten ari dela argitalpen-industrian. Horren adibide nabarmena da Princeton University Press-i gertatu zaiona. Urtero ekoizten dituen 340 liburuak argitaratu eta banatzeko zuen lantegia itxi egingo du, 20 urtez lanean jardun ondoren. Duela urte batzuk lantegi horrek 58 langile zituen eta azkenaldian 34 bakarrik. Gero eta argitalpen gehiago euskarri digitalean soilik egin dituzte eta eskatu ahalako inprimaketaz eskaini dituzte. Argitaletxeak oro har eta unibertsitateetakoak batez ere beren banaketa-sistemak bertan behera utzi eta eginkizun hori banatzaile handien eskuetan jartzen ari dira. 

Nanosorgailuak tresna eramangarrien etorkizuneko energia-iturria

Image
Iturria: http://hdl.handle.net/1853/39262 Gaur egun tresna eramangarriek bateria birkargagarriak behar dituzte, baina laster, mikro- eta nano-sistema asko erabiliko dira osasuna, azpiegiturak eta ingurumena monitorizatzeko, gauzen Interneten eta defentsarako teknologian eta arlo horietan ohiko bateriak ez dira egokiak izango hainbat arrazoirengatik, hala nola: Miniaturizazioa areagotu ahala, baterien tamaina kritikoa izango delako. Sentsore-sareetan erabiliko diren mikro- eta nano-sistemen kopuruak eta dentsitateak oso handiak izango direlako, eta horiei bateriak aldatzen aritzea oso gogaikarria eta are ezinezkoa litzatekeelako. Mikro- eta nano-sistemek beharko duten potentzia txiki samarra izango delako, μW edo mW-etakoa. Behar horiei erantzuteko, bateriarik gabeko irtenbide bat ingurumenetik energia biltzea da. Hori lortzeko, energia mekanikoa energia elektrikoa bihurtzen duten nanohari piezoelektrikoetan oinarrituriko nanosorgailuak erabil litezke.  Nanosorgailu piez...

Txinako gobernuak argitalpen-industria digitala garatzeko gidalerroak zehaztu ditu

Prentsa, Argitalpen, Irrati, Film eta Telebista arazoetarako Txinako Administrazioak eta Finantza-Ministerioak apirilaren 29an argitaratu zituzten gidalerro horiek. Dokumentuak helburu bat jarri du 2015erako: prentsaren eta argitalpen-industriaren ekoizpen digitalaren balioa ekoizpen osoaren balioaren laurdena izatea. Gidalerroek industriaren estandarizazioaren garrantzia azpimarratzen dute. Argitaratzaileei esaten zaie sareko informazio-trukeetarako estandar nazional bat hartu behar dutela eta beste bat multimedia irakurgailuetarako. Estandarrak bateratzearen helburu garrantzitsu bat kostuak txikiagotzea da. Eduki-, software- eta hardware-formatuak bateratuko balira, liburu digitalak hainbat tresnatan erabil litezke eta horrekin kostuak txikiagoak izango lirateke eta erabiltzaileentzat mesedegarria izango litzateke. Alabaina, industriaren estandarrak bateratzea ez da gauza erraza, batetik teknologia oso laster aldatzen delako eta bestetik argitaratzaileei zaila gertatzen zaielako es...