Posts

Showing posts from February, 2014

Medikuen oharrak pazienteen fitxa elektronikoetan formatu estandarrean sartzeko softwareak

Medikuek gero eta gehiago fitxa elektronikoak erabiltzen dituzte, baina, oraindik ere pazienteen bisitetan idazten dituzten oharrak, diagnostikoak, medikazioak, alergiak, etab. kudeatzea garrantzitsua izaten jarraitzen du. Kontua da informazio hori guztia historia kliniko elektronikoan formatu estandar batean txertatzea komeni dela. Eginkizun hori automatikoki betetzen duten softwareak kaleratzen ari dira. Software horiek medikuen oharrak analizatzen dituzte hizkuntza prozesatzeko tekniken bidez eta historia klinikoetan kargatzeko formatu batean jartzen dituzte. Gainera automatikoki eransten dizkiete diagnostikoen eta tratamenduen kode estandarrak.

Erresuma Batuan liburu-denda independenteen kopurua 1.000tik jaitsi da lehenbizikoz

Image
1.000 liburu-denda independente baino gutxiago daude Erresuma Batuan oraintxe bertan; inoiz izan den kopururik txikiena. Krisi-egoera nabarmena da sektorean. Arazoa larria da, liburu-dendak kulturaren eta ekonomiaren euskarri garantzitsuak direlako.Argitalpen-industria osoan izango du eragin kaltegarria egoera honek epe luzera, ez bada erremediatzen. Arrazoi bat baino gehiago dago egoera honetara iristeko: 1) Liburu digitalen etorrera 2) Interneteko liburu-saltoki handien eragina, bereziki Amazonena 3) Hirietako lokalen alokairu garestiak 4) Hirietan aparkatzeko zailtasunak Hala ere,liburu-denda batzuk ondo ari dira mantentzen, negozio-eredua egoera berrira moldatzen ari direlako, ekitaldiak antolatuz, irakurleen harremanak izatera auzoetara hurbilduz, produktuak dibertsifikatuz, etab.