Amaraunean norberak argitaratzearen on-gaitzak
Iturria: New York Times Egilea: Alan Finder Aspaldi ez dela, ohiko argitaletxeek ezezkoa emandako idazle batek aukera bakarra zuen: bere kontura inprimatu eta zabaltzea. 5.000 edo 10.000 dolarrengatik eta agian gehiago ordainduz, lor zezakeen bere eskuizkribua argitaratzea, hainbat ale berak erostea onartuz gero, sarritan milaka batzuk edo gehiago. Horiek guztiak garajean bukatu ohi zuten. Teknologia Digitalak aldatu egin du hori guztia. Ohiko argitaletxeengandik ezezkoa jaso duen idazle batek — edo haiekin lan egin nahi ez duen batek — orain hainbat aukera ditu. Horien artean eskuizkribua ebook moduan bere kontura argitaratzea, eskatu ahala inprimatzen duten konta ezin ahala konpainiaren bidez bere kontura argitaratzea, ale bat saltzen den bakoitzean tapa biguneko edo gogorreko liburu bat inprimatuz eta norberak argitaratzen laguntzen duten konpainiei zerbitzu-multzo bat erosiz. “Mendebalde Basatia da gauza askotan — berritzaileek gauza aipagarriak egin ditzaket...