Aro digitalean liburuak saltzeko era berriak
Iturria: BBC Duela urte gutxi, batzuek uste zuten liburu digitalak paperezkoa bazterraraziko zuela. Hori ez da gertatzen ari. Paperezko liburuak bizirik jarraitzen du eta ebookak ere badu bere lekua. Teknologia ez da liburuaren etsaia. Teknologia liburuari, ez digitalari bakarrik, irakurlearengana iristeko bide berriak irekitzen ari zaizkio, eta hainbat esperientzia ari dira agertzen liburuaren merkatuan, mundu fisikoa eta digitala lotzeko. Hona hemen horietako batzuk: 1) Espainiako enpresa batek, SeeBook-ek, e-bookak QR kodea duten txartel fisikoen bidez saltzen ditu. Telefonoaren edo tabletaren bidez kodea eskaneatzen da e-booka jaisteko. Praktikoa dirudi e-bookak oparitzeko eta baita ere liburu-dendek opari-txartelak saltzeko era bera erabiliz e-bookak saltzeko. Seebook zer den erakusten duen bideoa 2) Errumaniako enpresa batek Bukaresteko tren-geltokian liburuen azalez osaturiko horma-paper batez estali du horma bat. Azal bakoitzak atxikita QR kode bat du, erabiltzailea ...