Europako ikerketa erakundeek eskatu diote Elsevier-i bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz duen politika
Iturria: Libereurope Europako ikerketa eta liburutegi arloko hamazortzi erakundek Elsevier argitaletxeari eskatu diote bertan behera utz dezala testu- eta datu-meatzaritzaz gaur egun duen politika. Erakunde horien ustez, gaur egun Elsevier-ek testu- eta datu-meatzaritzaz duen politikak gehiegizko mugak ezartzen dizkie ikertzaileei. Legez azter ditzaketen edukiak arakatzeko aukerak mugatzen dizkie politika horrek. Testu- eta datu-meatzaritzak artikuluetatik eta datu-multzoetatik informazioa lortzea ahalbidetzen die ikertzaileei, testuetan eta datuetan patroiak bilatuz eta baita informazioa roboten bidez zuzenean arakatuz ere. Prozedura horiei esker bilaketa lasterrak egin diztakete testu- eta datu-kopuru erraldoietan, aurkikuntza eta analisi berriak egiteko, eta horrela eskuz bilaketak eginez lor ez daitezkeen informazioak eskuratzeko, baina eraginkortasun handiagoa lortzeko, horrek protokolo berriak adostea eta sarbidea mugatzen duten arauak birnegoziatzea eskatzen du. ...